« Itzuli albistegira

Kultura ondarea egitasmo kolektibo baten iturri

2010-01-23 | Partekatu: facebook | twitter

Partaidetza aktibo bat osatu da Ahetzeko latsarriaren zaharberritzearen karietara, formakuntza profesionalaren alorrean, enplegu munduan eta euskal kulturgintzan ari direnen artean. Hau dena herriko ikasleen baita adineko jendeen ekarpena baloratuz.

Kultura ondarea egitasmo kolektibo baten iturri

2008an, Ahetzeko udala, herriko ondare bat berpiztu nahian, Errobi-Urdazuri Sindikatura hurbildu zen (Garapen Proiektu Kolektiboaren esparruan, enplegu eta txertatzeari lotu batzordearekin bereziki harremanetan sartu zen). Udalaren asmoa Tokiko latsarria zaharberritzea zen, ber denboran partaidetzan eraman lanari eta lanbide formakuntzari balioa emanez.

2009. urtearen hasieratik goiti, Errobi-Urdazuri sindikatuak pilotatze batzorde bat abian jartzen du, formakuntza-lantoki batean oinarriturik.

Lanak bi fasetan banatu dira; talde batek hargintzako lanak egin ditu 2009ko irailetik 2010eko urtarril arte eta beste batek bere gain hartu du zureriaren ardura 2010eko urtarril amaieratik maiatz hasiera arte.

Obrak Eraikuntzako Lanbideen Federazioak segitzen ditu eta Etxarriko Laborantzako Formakuntza Zentroak enpresan egin ikastaroei lotu zatia segurtatzen du.

Ahetze herriko kontseilariak diren Maite Luberriagaren eta Panpili Trekuren lekukotasunak

Euskal kultur erakundeak ondare mailan dituen jakinduriak partekatzen ditu (Terexa Lekumberri-ri esker). Horrela, lan teknikoaz bestalde, ikasleek, zaharberritzen ari diren objektuaren balio sozial eta sinbolikoa ezagutzeko parada ukanen dute. Adibidez, latsarriaren zaharberritzaileak latsarria erabili edo erabiltzen ikusi zuten lekuko batzuekin bildu dira eta Ahetzeko eskola publikoko haurrak errezibitu dituzte latsarrian.

Tokiko ondare eraikiak aukera anitz eskaintzen du. Formakuntza-lantoki horren ebaluaketak antzeko eragiketak eragin ditzake Ipar Euskal Herriko beste toki batzuetan.

En savoir plus :

Kultura agenda zure e-postara

Zure emaila:

Zure helbide elektronikoan atari honetako albisteak eta datozen gertakariak astero eskuratuko dituzu. Zure gustokoa ez bada edozein unetan harpidetza eten dezakezu, nehori azalpenik eman gabe.
Harpidetzaz gehiago jakin [+]

HITZALDIAK - ARTEA

Artearen Astelehenak

HITZALDIAK - HISTORIA

Nafarroako Erresumaren sortzea 2012ko otsailaren 9a

IKUSKIZUNAK - ZINEMA

Bertsolari 2012ko otsailaren 10a

FESTIBALAK - IHAUTERIAK

Hartzaro 2012

IKUSKIZUNAK - ZINEMA

A la découverte de la montagne basque 2012ko otsailaren 10a

IKUSKIZUNAK - DANTZA

Dantzaz ''A Place Between'' 2012ko otsailaren 10a

ANIMAZIOAK - IHAUTERIAK

Sorgin Gaua 2012ko otsailaren 10a

KONTZERTUAK - MUSIKA

Kalakan 2012ko otsailaren 11a

ERAKUSKETAK - ONDAREA

''Itsasturiak'' erakusketa

ERAKUSKETAK - ARGAZKILARITZA

Herri Ixilean

ERAKUSKETAK - MARGOLARITZA

Julie Le Berre

ERAKUSKETAK - DANTZA

Irisarriko tobera-kabalkada

ERAKUSKETAK - BIDEOA

Bertrand Dezoteux | ''Txerri''

ERAKUSKETAK - ARTEA

Uztaro atelierraren erakusketa

AGENDA [+]
Ondoko gertakari guziak