Otsail ostegunez kultura solas, euskarazZabalik elkarteak lau hitzaldi antolatzen ditu otsail honetan, Donapaleun. Ostegunero hizlari bat gonbidatua da gai baten jorratzera euskaraz. Aurten, euskal nortasuna, kultura eta turismoa, Hego Amerika eta euskarazko literatura izanen dira aipagai.
Hitzaldi sail bat euskarazBadu orain zonbait urte Zabalik elkarteak hitzordu sail bat antolatzen duela otsaileko ostegun guziz. Helburu bikoitzarekin: kultur pentsamenduaren inguruko eztabaidak eta topaketak bultzatzea eta euskararen erabilera indartzea. Hitzaldiak Donapaleuko Herriko Zerbitzugunearen gibeleko salan iragaiten dira, ostegunero, 20:30etatik 23 :00ak arte. Aurtengo hitzaldiak : ![]() "Otsail ostegunak" zikloa kari Argitxu Camu Etxekopar ikerlari gaztearen entzuteko parada izanen da Donapaleun
Otsailaren 4ean
Otsailaren 11n
Otsailaren 18an
Otsailaren 25ean "Otsail ostegunak" zikloa Euskal kultur erakundearen sustenguarekin antolatua da. Manex Erdozaintzi-Etxart liburutegiaMintzaldien ondoan, Zabalik elkartea beste sail batzu irekitzera entseatzen da, hauetan Manex liburutegia. Hala izendatua izan da Manex Edozaintzi-Etxart (1934-1984)-ren omenez. Donapaleuko mediatekan kokatzen da fondo hori. 4000 euskarazko dokumentuz goiti biltzen ditu (XX. Mendeko aldizkari desberdinak, literatura obrak, filosofia, historia obrak...). Manex Erdozaintziren obra osoa aurkitzen ahal da interneten ere (http://www.manexerdozaintzi.com). Bestalde irakurle taldeño bat biltzen da noiztenka, bakotxak irakurri berri duen liburuaren inguruan ekartzen duela solasa. Xehetasunak
Kultura agenda zure e-postaraZure helbide elektronikoan atari honetako albisteak eta datozen gertakariak astero eskuratuko dituzu. Zure gustokoa ez bada edozein unetan harpidetza eten dezakezu, nehori azalpenik eman gabe. HITZALDIAK - ARTEAHITZALDIAK - HISTORIANafarroako Erresumaren sortzea 2012ko otsailaren 9a IKUSKIZUNAK - ZINEMABertsolari 2012ko otsailaren 10a FESTIBALAK - IHAUTERIAKIKUSKIZUNAK - ZINEMAA la découverte de la montagne basque 2012ko otsailaren 10a IKUSKIZUNAK - DANTZADantzaz ''A Place Between'' 2012ko otsailaren 10a ANIMAZIOAK - IHAUTERIAKSorgin Gaua 2012ko otsailaren 10a KONTZERTUAK - MUSIKAKalakan 2012ko otsailaren 11a ERAKUSKETAK - ONDAREAERAKUSKETAK - ARGAZKILARITZAERAKUSKETAK - MARGOLARITZAERAKUSKETAK - DANTZAERAKUSKETAK - BIDEOABertrand Dezoteux | ''Txerri'' ERAKUSKETAK - ARTEAOndoko gertakari guziak |