« Itzuli albistegira

Hartzaro festibala Uztaritzen

2010-02-05 | Partekatu: facebook | twitter

Otsailaren 5etik 16ra Uztaritzeko Hartzaro festibalak Euskal Herriko Ihauteriak bizi berritzen ditu, mendeetako tradizioa sorkuntza artistikoarekin uztartuz. Xedea zera da : ondare hori herriko biztanle berriei eta haurrei helaraztea.

Hartzaro festibala Uztaritzen

Hartzaro festibalak negutik udaberrirainoko iragaitearen besta metafora bat izan nahi du : mendeetako ihauteri tradizioaren, karrika animazioen, kontzertu ala ikusgarrien, erakusketen, mintzaldi-eztabaiden edota bertsolaritzaren bitartez, euskal kultura bizi-bizia da.

Ondare hori haurrei helarazi nahi zaie (egun berezi bat antolatua da otsailaren 13an) baina ere herriko biztanle berriei ; hori da festibal honen erronketatik bat.

Hartzaro festibalaren afitxa

Urtez-urte, Festibala Uztaritzeko auzo berrietara hedatzen da, bai eta inguruko herrietara, elkarrekin lan egin nahi duten guziak bilduz.

Bestalde, Hartzarok tradizioa bizi berritzeko xedea dauka, urte guziz sorkuntzak manatuz.

Festibalaren hastapenaz geroztik Mizel Théret koreografoa berrikuntza bilatze horren protagonista nagusienetarik bat izan da. Bera dugu gaur egungo ihauterien parte diren Hartza Iguzki edota Abereen dantza bezalako dantzen sortzailea. Bere bi azken sorkuntzak ("Dorrea" eta "Mutur zikin, Bihotz bero" ikusgarriko dantzak) aurkeztuak izanen dira.

"Mutur zikin, Bihotz bero" ikusgarriko dantzariak

Hartzaroren 14. edizio hau, kantuaren, musikaren, dantzaren eta argazkigintzaren inguruko topaketa berriak egiteko parada izanen da (Ikus egitaraua). Alabaina, besteak beste, bidaia bat antolatua da Lantzeko Ihauterietara joateko otsailaren 15ean.

Xehetasunak

Hartzaro festibala Herri Soinu eta Uztaritzeko Errobiko kaskarotak elkarteek antolatua da Euskal kultur erakundearen sustenguarekin.

Kultura agenda zure e-postara

Zure emaila:

Zure helbide elektronikoan atari honetako albisteak eta datozen gertakariak astero eskuratuko dituzu. Zure gustokoa ez bada edozein unetan harpidetza eten dezakezu, nehori azalpenik eman gabe.
Harpidetzaz gehiago jakin [+]

HITZALDIAK - ARTEA

Artearen Astelehenak

HITZALDIAK - HISTORIA

Nafarroako Erresumaren sortzea 2012ko otsailaren 9a

IKUSKIZUNAK - ZINEMA

Bertsolari 2012ko otsailaren 10a

FESTIBALAK - IHAUTERIAK

Hartzaro 2012

IKUSKIZUNAK - ZINEMA

A la découverte de la montagne basque 2012ko otsailaren 10a

IKUSKIZUNAK - DANTZA

Dantzaz ''A Place Between'' 2012ko otsailaren 10a

ANIMAZIOAK - IHAUTERIAK

Sorgin Gaua 2012ko otsailaren 10a

KONTZERTUAK - MUSIKA

Kalakan 2012ko otsailaren 11a

ERAKUSKETAK - ONDAREA

''Itsasturiak'' erakusketa

ERAKUSKETAK - ARGAZKILARITZA

Herri Ixilean

ERAKUSKETAK - MARGOLARITZA

Julie Le Berre

ERAKUSKETAK - DANTZA

Irisarriko tobera-kabalkada

ERAKUSKETAK - BIDEOA

Bertrand Dezoteux | ''Txerri''

ERAKUSKETAK - ARTEA

Uztaro atelierraren erakusketa

AGENDA [+]
Ondoko gertakari guziak