Batekmila erakusketa sarean!2007-2010 bitartean herriz herri ibili ondoan, "Batekmila - Euskal munduak" multimedia erakusketa ibiltariaren euskarri gehienak (bideoak, argazkiak, soinuak), sarean dira euskalmunduak.com gunean. Gainera bost hizkuntzatan kontsultagai dira.
2008an, UNESCO-ren labela eskuratu zuen "Batekmila - Euskal munduak" erakusketak. Euskararen eta euskal kulturaren ezagutzera eta galdezkatzera gonbidatu du hainbat herritako jendea, Euskal Herrian eta Euskal Herritik kanpo, Frantzian, Espainian eta Katalunian. Orotara 14 toki desberdinetan erakutsia izan da 2007tik 2010era. Gaur, www.euskalmunduak.com gunean dago ikusgai multimedia erakusketa arrakastatsua. Lau modulotan banatuak diren bideoak, argazkiak, soinuak eta testuak gozatzen ahalko dituzue, eta hori 5 hizkuntzatan (euskara, frantsesa, espainola, ingelesa eta kataluniera). Aplikazio hori Batekmila erakusketaren ekoizlekide izan den Gipuzkoako Diputazioko Kultura Zuzendaritzaren eta Koldo Mitxelena kulturunearen laguntzari esker gauzatua izan da. XehetasunakKultura agenda zure e-postaraZure helbide elektronikoan atari honetako albisteak eta datozen gertakariak astero eskuratuko dituzu. Zure gustokoa ez bada edozein unetan harpidetza eten dezakezu, nehori azalpenik eman gabe. HITZALDIAK - ARTEAHITZALDIAK - HISTORIANafarroako Erresumaren sortzea 2012ko otsailaren 9a IKUSKIZUNAK - ZINEMABertsolari 2012ko otsailaren 10a FESTIBALAK - IHAUTERIAKIKUSKIZUNAK - ZINEMAA la découverte de la montagne basque 2012ko otsailaren 10a IKUSKIZUNAK - DANTZADantzaz ''A Place Between'' 2012ko otsailaren 10a ANIMAZIOAK - IHAUTERIAKSorgin Gaua 2012ko otsailaren 10a KONTZERTUAK - MUSIKAKalakan 2012ko otsailaren 11a ERAKUSKETAK - ONDAREAERAKUSKETAK - ARGAZKILARITZAERAKUSKETAK - MARGOLARITZAERAKUSKETAK - DANTZAERAKUSKETAK - BIDEOABertrand Dezoteux | ''Txerri'' ERAKUSKETAK - ARTEAOndoko gertakari guziak |