Euskaldunen AtzerriratzeaUztailan, Ameriketara joan diren Euskaldunei buruzko erakusketa bat ikusten ahal da Biarritzeko Mediatekan. Hilabetean zehar gainera, animazio sail bat antolatua da erakusketaren inguruan. Euskal kultur erakundea ekimen horren partaide da.
Biarritzeko Mediatekak eta Euskal kultur erakundeak Euskaldunen atzerriratzeari buruzko erakusketa bat eta hainbat animazio antolatzen dituzte uztail honetan zehar. Kepa Etchandyren argazki erakusketak bi gai aipatzen ditu : Euskaldunak Argentinan eta Amerikanoen Jaraunspena (Irisarriko Ondare Heziketa Zentroarekin egina). 1999an, Kepa Etchandy, Baionako argazkilariak, osaba baten aztarnak aurkitzen ditu Miramaren, Buenos Aireseko lurraldean, eta 2003an lehen bidaia egiten du. Herrira itzultzerakoan, saiatzen da hain urrun joan direnen oroimen bizia indarberritzera argazki batzuren bidez. Ondotik, bere ikerketak segituko ditu, "Amerikanoek" utzitako aztarnei buruz. Hala deituak ziren Ameriketatik sartu ziren euskaldunak, batzuentzat aberasturik. Gutti izan ziren Euskal Herrira itzuli zirenak baina haien itzulerak eragin psikologiko handia utzi zuen "Amerikarraren" mitoa garatuz. "Euskaldunen Atzerriratzea" erakusketa uztailaren 31a arte ikus daiteke Biarritzeko Mediatekako galerian. Bestalde, erakusketa honek Ameriketara joan Euskaldunei buruzko topaketa desberdinak antolatzeko aukera eskaintzen du. Horrela, uztailaren 10ean, larunbat arratsaldeko 16:00etan Euskal Argentina elkartearen aurkezpen mintzaldi bat iraganen da Mediatekako Entzutegian, uztailaren 20an, astearte arratseko 21:00etan, Euskal Herria Hortik Hara filma Le Royal zinegelan aurkeztua izanen da Eusko Ikaskuntzaren partaidetzari esker eta uztailaren 22an, Mikel Erramousperen Sor lekua utziz geroz filmaren zati bat ikusten ahalko da eta horren ondotik, Argitxu Camus-Etchecopar-ek mintzaldi bat eskainiko du Estatu Batuetara joan Euskaldunen nortasunaz. Hitzordia, arratsaldeko 18:00etan Mediatekako Entzutegian. Xehetasunak :Kultura agenda zure e-postaraZure helbide elektronikoan atari honetako albisteak eta datozen gertakariak astero eskuratuko dituzu. Zure gustokoa ez bada edozein unetan harpidetza eten dezakezu, nehori azalpenik eman gabe. HITZALDIAK - ARTEAHITZALDIAK - HISTORIANafarroako Erresumaren sortzea 2012ko otsailaren 9a IKUSKIZUNAK - ZINEMABertsolari 2012ko otsailaren 10a FESTIBALAK - IHAUTERIAKIKUSKIZUNAK - ZINEMAA la découverte de la montagne basque 2012ko otsailaren 10a IKUSKIZUNAK - DANTZADantzaz ''A Place Between'' 2012ko otsailaren 10a ANIMAZIOAK - IHAUTERIAKSorgin Gaua 2012ko otsailaren 10a KONTZERTUAK - MUSIKAKalakan 2012ko otsailaren 11a ERAKUSKETAK - ONDAREAERAKUSKETAK - ARGAZKILARITZAERAKUSKETAK - MARGOLARITZAERAKUSKETAK - DANTZAERAKUSKETAK - BIDEOABertrand Dezoteux | ''Txerri'' ERAKUSKETAK - ARTEAOndoko gertakari guziak |