« Itzuli albistegira

Parise, euskal munduen hiriburu

2010-07-15 | Partekatu: facebook | twitter

Euskal kultur erakundeak "Batekmila - Euskal munduak" multimedia erakusketa ibiltaria Frantziako hiriburuan aurkeztuko du 2010eko uztailaren 16tik agorrilaren 20ra, Pariseko Euskal Etxearen eta XVII. arrondizamenduko Herriko etxearen partaidetzarekin.

Parise, euskal munduen hiriburu

Estrenatu denetik 2007an "Batekmila - Euskal munduak" erakusketa (ikus aurkezpen orria) 13 tokitan erakutsia izan da. Euskal Herrian (Baionan, Donostian, Bilbon, Gasteizen eta Iruñean besteak beste), Frantziako Bordelen, Albin eta Ambarès & Lagraven baita Katalunian, Bartzelonan. Herri guzi horietan arrakasta gaitza bildu du, gazteenen ganik batez ere, bere alde elkarreragile eta ludiko direla medio.

Parisen, XVII. barrutiko Herriko Etxean ikusgai  izango da Batekmila, 2010eko uztailaren 16tik agorrilaren 20era, astelehenetik ostiralera, 8:30etatik 17:00etara, eta ostegunetan 19:00ak arte. Sarrera dohainik da.

Euskal kultur erakundeak animazio egitarau bat osatu du ere erakusketaren aurkezpena dela eta (ikus programa PDF formatuan).

  • Uztailaren 16an, "Anaiki" abesbatzaren  kontzertua izango da.
  • Uztailaren 18an, "Biper Neskak" taldeko neskek Batignolles merkatua alaituko dute kantuz eta musikaz.
  • Uztailaren 23an, Patxi Perez-ek animatu dantza ikastaldia iraganen da "Patxi eta konpainia" taldearekin.
  • Uztailaren 27an eta 28an, euskal kondairak kondatuak izanen zaizkie tokiko haurrei.
  • Agorrilaren 6an, euskal kantuaren inguruko solasaldia eskainiko du Pantxoa Etchegoin Euskal kultur erakundeko zuzendariak.
  • Agorrilaren 18an, Maddi Oihenart kantariaren eta Jérémy Garat musikariaren entzuteko parada izango da. 

Parisera joateko molderik ez dutenak kontsola daitezela: erakusketaren entzun-ikus edukiak bost hizkuntzetako (euskaraz, frantsesez, gazteleraz, inglesez, eta katalunieraz) internet aplikazio berezi batean sareratuak daude dagoeneko (www.euskalmunduak.com). Era berean, erakusketa ikusia dutenek ere gustoko edukiak nahi bezainbat begiratzen ahalko dituzte etxetik.

Xehetasunak:

Kultura agenda zure e-postara

Zure emaila:

Zure helbide elektronikoan atari honetako albisteak eta datozen gertakariak astero eskuratuko dituzu. Zure gustokoa ez bada edozein unetan harpidetza eten dezakezu, nehori azalpenik eman gabe.
Harpidetzaz gehiago jakin [+]

HITZALDIAK - ARTEA

Artearen Astelehenak

HITZALDIAK - HISTORIA

Nafarroako Erresumaren sortzea 2012ko otsailaren 9a

IKUSKIZUNAK - ZINEMA

Bertsolari 2012ko otsailaren 10a

FESTIBALAK - IHAUTERIAK

Hartzaro 2012

IKUSKIZUNAK - ZINEMA

A la découverte de la montagne basque 2012ko otsailaren 10a

IKUSKIZUNAK - DANTZA

Dantzaz ''A Place Between'' 2012ko otsailaren 10a

ANIMAZIOAK - IHAUTERIAK

Sorgin Gaua 2012ko otsailaren 10a

KONTZERTUAK - MUSIKA

Kalakan 2012ko otsailaren 11a

ERAKUSKETAK - ONDAREA

''Itsasturiak'' erakusketa

ERAKUSKETAK - ARGAZKILARITZA

Herri Ixilean

ERAKUSKETAK - MARGOLARITZA

Julie Le Berre

ERAKUSKETAK - DANTZA

Irisarriko tobera-kabalkada

ERAKUSKETAK - BIDEOA

Bertrand Dezoteux | ''Txerri''

ERAKUSKETAK - ARTEA

Uztaro atelierraren erakusketa

AGENDA [+]
Ondoko gertakari guziak