Euskal kulturaren besta BaionanEuskal kultur erakundearen eta Baionako Herriko Etxearen arteko partaidetza baten karietara, hainbat hitzordu berezi antolatuak dira Baionako besten denboran. Euskal kantu eta musika kontzertu handi batekin uztailaren 30ean, ostiralarekin.
2010eko Baionako Bestendako (uztailaren 28tik abuztuaren 1era), Baionako Herriko Etxearekin izenpetu partaidetza hitzarmenaren karietara, Euskal kultur erakundeak euskal artistak agerian ezarriko dituen musika programazio bat apailatu du. Horrela, urtero, Euskal kultur erakundeak proposaturik, bertsulari batek Baionako besteei hasiera ematen die. Aurten, Ximun Cazaubon bertsulari gazteak kantatuko du Herriko Etxeko balkoinetik uztailaren 28an 22:00ak aitzin (ikus bertsoak). Bestalde, bestetan zehar, kontzertu sail bat antolatua da Baionako toki "atipiko" batzuetan. Kontzertu saila Andoni Aguirre-k (pianoa) eta Kristi Gjezi-k osatu Pluton bikotearen musika klasiko emanaldiarekin hasiko da uztailaren 30ean, ostiralez arratsaldeko 5etan, Santa Izpirituko Elizan. Ondoren, euskal kantu tradizionalak eta garaikideak nagusi izanen dira Maddi Oihenart eta Julie Läderach-ekin, uztailaren 31n, larunbatez arratsaldeko 5etan, Protestanteen Elizan. Ziklo horren azken kontzertuan bi euskal koru entzuteko parada izanen da : Tolosako Hodeiertz eta Ordiziako Oroith. Hitzordua abuztuaren 1ean arratsaldeko 5etatik goiti, Baionako Sinagogan. Kontzertu atipikoen eta "Kantaldia Bestetan"-en tokiak Kantaldia BestetanBestalde, aipatzekoa da kontzertu atipiko horietaz bestalde, "Kantaldia Bestetan" deitu euskal kantuaren eta musikaren inguruko kontzertu handi bat antolatua dela Bostgehio, Herri Soinu taldea eta Otxalde taldeekin. Kontzertu hori uztailaren 30ean iraganen da, arratseko 8etan Errepublika Plazan. Baina euskal kulturak beste oihartzunik ukanen du ere Baionako Bestetan. Hala nola, Jacques Portes plazan antolatu Karrikaldiko dantza eta kantu tradizionaletan edota Euskal Museoan antolatu ohiko musikaren inguruko Musikaldian, adibidez. Xehetasunak :Ximun Cazaubon bertsulariak Baionako besten estreinaldirako ondu bertsuak Gaur Baionako pestak hasiko Kultura agenda zure e-postaraZure helbide elektronikoan atari honetako albisteak eta datozen gertakariak astero eskuratuko dituzu. Zure gustokoa ez bada edozein unetan harpidetza eten dezakezu, nehori azalpenik eman gabe. HITZALDIAK - ARTEAHITZALDIAK - HISTORIANafarroako Erresumaren sortzea 2012ko otsailaren 9a IKUSKIZUNAK - ZINEMABertsolari 2012ko otsailaren 10a FESTIBALAK - IHAUTERIAKIKUSKIZUNAK - ZINEMAA la découverte de la montagne basque 2012ko otsailaren 10a IKUSKIZUNAK - DANTZADantzaz ''A Place Between'' 2012ko otsailaren 10a ANIMAZIOAK - IHAUTERIAKSorgin Gaua 2012ko otsailaren 10a KONTZERTUAK - MUSIKAKalakan 2012ko otsailaren 11a ERAKUSKETAK - ONDAREAERAKUSKETAK - ARGAZKILARITZAERAKUSKETAK - MARGOLARITZAERAKUSKETAK - DANTZAERAKUSKETAK - BIDEOABertrand Dezoteux | ''Txerri'' ERAKUSKETAK - ARTEAOndoko gertakari guziak |