« Itzuli albistegira

Euskal kulturaren besta Baionan

2010-07-26 | Partekatu: facebook | twitter

Euskal kultur erakundearen eta Baionako Herriko Etxearen arteko partaidetza baten karietara, hainbat hitzordu berezi antolatuak dira Baionako besten denboran. Euskal kantu eta musika kontzertu handi batekin uztailaren 30ean, ostiralarekin.

Euskal kulturaren besta Baionan

2010eko Baionako Bestendako (uztailaren 28tik abuztuaren 1era), Baionako Herriko Etxearekin izenpetu partaidetza hitzarmenaren karietara, Euskal kultur erakundeak euskal artistak agerian ezarriko dituen musika programazio bat apailatu du.

Horrela, urtero, Euskal kultur erakundeak proposaturik, bertsulari batek Baionako besteei hasiera ematen die. Aurten, Ximun Cazaubon bertsulari gazteak kantatuko du Herriko Etxeko balkoinetik uztailaren 28an 22:00ak aitzin (ikus bertsoak).

Bestalde, bestetan zehar, kontzertu sail bat antolatua da Baionako toki "atipiko" batzuetan.

Andoni Aguirre

Andoni Aguirre

Kontzertu saila Andoni Aguirre-k (pianoa) eta Kristi Gjezi-k osatu Pluton bikotearen musika klasiko emanaldiarekin hasiko da uztailaren 30ean, ostiralez arratsaldeko 5etan, Santa Izpirituko Elizan.

Ondoren, euskal kantu tradizionalak eta garaikideak nagusi izanen dira Maddi Oihenart eta Julie Läderach-ekin, uztailaren 31n, larunbatez arratsaldeko 5etan, Protestanteen Elizan. Ziklo horren azken kontzertuan bi euskal koru entzuteko parada izanen da : Tolosako Hodeiertz eta Ordiziako Oroith. Hitzordua abuztuaren 1ean arratsaldeko 5etatik goiti, Baionako Sinagogan.

Kontzertu atipikoen eta "Kantaldia Bestetan"-en tokiak

Bostgehio

Bostgehio

Kantaldia Bestetan

Bestalde, aipatzekoa da kontzertu atipiko horietaz bestalde, "Kantaldia Bestetan" deitu euskal kantuaren eta musikaren inguruko kontzertu handi bat antolatua dela Bostgehio, Herri Soinu taldea eta Otxalde taldeekin. Kontzertu hori uztailaren 30ean iraganen da, arratseko 8etan Errepublika Plazan.

Baina euskal kulturak beste oihartzunik ukanen du ere Baionako Bestetan. Hala nola, Jacques Portes plazan antolatu Karrikaldiko dantza eta kantu tradizionaletan edota Euskal Museoan antolatu ohiko musikaren inguruko Musikaldian, adibidez.

Xehetasunak :

Ximun Cazaubon bertsulariak Baionako besten estreinaldirako ondu bertsuak

Gaur Baionako pestak hasiko
direla dudanez entzun
Erran behar da hemen euskara
ez dela entzuten nehun
"Oui, merci beaucoup" erantzun ordez
"milesker zuri" erantzun
Indar egiten bere aldetik
bakotxak behar du jardun
Kantaleonetik aparte ere
euskaraz kanta dezagun.

Kultura agenda zure e-postara

Zure emaila:

Zure helbide elektronikoan atari honetako albisteak eta datozen gertakariak astero eskuratuko dituzu. Zure gustokoa ez bada edozein unetan harpidetza eten dezakezu, nehori azalpenik eman gabe.
Harpidetzaz gehiago jakin [+]

HITZALDIAK - ARTEA

Artearen Astelehenak

HITZALDIAK - IHAUTERIAK

Thierry Truffaut 2012ko otsailaren 4a

KONTZERTUAK - MUSIKA

Gaizka Sarasola - Xabier Erkizia - Jean-Christian Galtxetaburu 2012ko otsailaren 4a

KONTZERTUAK - KANTALDIA

Ikastolako haurrak - Pascale eta Jean-Louis Aranburu Bidabe - Larraineko Monzon pastorala 2012ko otsailaren 4a

ANIMAZIOAK - IHAUTERIAK

Santibate 2012ko otsailaren 4a

HITZALDIAK - ONDAREA

Euskal Herriko ikusentzunezko eta soinu ondasunen gaurko egoera 2012ko otsailaren 4a

ANIMAZIOAK - IHAUTERIAK

Hartzaren Eguna 2012ko otsailaren 4a

HITZALDIAK - LITERATURA

Euskal literatura globalizazioaren garaian 2012ko otsailaren 4a

ERAKUSKETAK - ONDAREA

''Itsasturiak'' erakusketa

ERAKUSKETAK - ARGAZKILARITZA

Herri Ixilean

ERAKUSKETAK - MARGOLARITZA

Julie Le Berre

ERAKUSKETAK - DANTZA

Irisarriko tobera-kabalkada

ERAKUSKETAK - BIDEOA

Bertrand Dezoteux | ''Txerri''

ERAKUSKETAK - ARTEA

Uztaro atelierraren erakusketa

AGENDA [+]
Ondoko gertakari guziak