« Itzuli albistegira

Maitaldiak 20 urte !

2010-09-06 | Partekatu: facebook | twitter

2010eko irailaren 10etik 19ra, Biarritzek Maitaldiaren hogeigarren urtemuga ospatuko du. Dantza festibala munduari itzulia baldin bada ere, tokiko sorkuntzak ez ditu ahanzten. Euskal sorkuntzak ere preziatzen ahalko dira hamar besta egun horietan.

Maitaldiak 20 urte !

Aurten, Biarritzek Maitaldia dantza festibalaren 20 urteak ospatuko ditu. Urteetan zehar, festibal hau ezinbestekoa bilakatu da dantza munduan, Euskal herriko mugak airez-aire gaindituz.

Horrela, urtebetetze berezi honen karietara eta usian egiten den bezala, hamar egunez dantza konpainia ezagunak preziatzen ahalko dira, baina ere berritasunak eta sorkuntzak. Euskal dantza ere hor izanen dugu, adibidez irailaren 14an aurkeztua izanen den Lagunarte konpainiaren "Ztikz" makilaren gaiaren inguruko irudi eta soinu antzerkiarekin.

Gigabarre

Irailaren 18an, larunbatarekin, Izaskun Lapaza euskal koreografoak Oskorri taldearen "Tirauki" baladan oinarritu "Tirauki Traukian" ikusgarria aurkeztuko du. Ikusgarri hau Dantza Hirian eta Malandain Ballet Biarritz baletarekin elkarlanean antolatua da, Aterpean egonaldiaren karietara. Hitzordua 20:00etan Kasinoko Atarian.

Bestalde, aipatzekoa da Malandain Ballet Biarritz baleteko dantzari ohia den Gael Domenger koreografoa gonbidatua dela gigabarra bereganatzera eta, txalapartaren (Ttikia Ta Txomin) eta Beñat Achiary-ren ahotsaren erritmoari jarraituz, honen berrasmatzera. Ekimen intersegarria irailaren 19an, igandearekin bizitzen ahalko dena 11:00etatik goiti Hondartza Nagusiko ibiltokian.

Xehetasunak :

Kultura agenda zure e-postara

Zure emaila:

Zure helbide elektronikoan atari honetako albisteak eta datozen gertakariak astero eskuratuko dituzu. Zure gustokoa ez bada edozein unetan harpidetza eten dezakezu, nehori azalpenik eman gabe.
Harpidetzaz gehiago jakin [+]

HITZALDIAK - ARTEA

Artearen Astelehenak

HITZALDIAK - HISTORIA

Nafarroako Erresumaren sortzea 2012ko otsailaren 9a

IKUSKIZUNAK - ZINEMA

Bertsolari 2012ko otsailaren 10a

FESTIBALAK - IHAUTERIAK

Hartzaro 2012

IKUSKIZUNAK - ZINEMA

A la découverte de la montagne basque 2012ko otsailaren 10a

IKUSKIZUNAK - DANTZA

Dantzaz ''A Place Between'' 2012ko otsailaren 10a

ANIMAZIOAK - IHAUTERIAK

Sorgin Gaua 2012ko otsailaren 10a

KONTZERTUAK - MUSIKA

Kalakan 2012ko otsailaren 11a

ERAKUSKETAK - ONDAREA

''Itsasturiak'' erakusketa

ERAKUSKETAK - ARGAZKILARITZA

Herri Ixilean

ERAKUSKETAK - MARGOLARITZA

Julie Le Berre

ERAKUSKETAK - DANTZA

Irisarriko tobera-kabalkada

ERAKUSKETAK - BIDEOA

Bertrand Dezoteux | ''Txerri''

ERAKUSKETAK - ARTEA

Uztaro atelierraren erakusketa

AGENDA [+]
Ondoko gertakari guziak