« Itzuli albistegira

Euskal kulturaren berri Netvibes sarean ere

2010-08-29 | Partekatu: facebook | twitter

Sare soziala nagusietan bere berriak hedatzeaz gain Euskal kultur erakundeak kultur informazioaren hedapen ildo berriak urratzen segitzen du. Aldi honetan www.eke.org atariko azken edukien berri emanik Netvibes agregatzailean.

Euskal kulturaren berri Netvibes sarean ere

Netvibes sareko agregatzaile ezagunetarikoa da: denbora berean anitz informazio iturri desberdinen ikusteko parada ematen duena, behako batez eta dohainik. RSS harien teknologiak ahalbidetzen du hori.

Frantzian, besteak beste, administrazio batzuek (Documentation française argitaletxe nazionalak adibidez : www.netvibes.com/ladoc) edo tokian tokiko instituzio batzuek (Muséum de Toulouse museoa adibidez: www.netvibes.com/museumdetoulouse) Netvibes "unibertso" bat jarri dute sarean.

Euskal kulturaren atariak berea badu ere orain : www.netvibes.com/eke helbidean bisitariak www.eke.org gunean argitaratu diren azken eduki berriez ohar daitezke behako batez : albisteak, ekitaldien eta erakusketen agenda, elkarrizketak, bideoak, argazkiak...

Aldi berean sargiak sare sozialetan daukan bizia laburbildurik aurkezten da eta informazio oro horiek automatikoki eguneratuak dira.

Netvibes.com/eke unibertsoa elebiduna da (euskara / frantsesa) eta arbelatan antolatua.

Euskarazko edukiak hiru arbeletan banatuak dira:

  • Agenda: Iparraldeko Euskal kulturaren berrien eta agendaren azken titularrak begistatzeko aukera;
  • Euskal kultura: www.eke.org atarian kargatu diren azken elkarrizketen, bideoen eta esteken berri, baita www.guremunduak.com gunera igo diren azken argazkien errepasoa;
  • Euskal kultur erakundea: erakundeari buruzko azken berriak, elkarte-kideen zerrenda...

Azpimarratzekoa da erabiltzaile bakoitzak bere informazio atari pertsonala eraiki dezakeela gustukoak dituen moduluak (widgetak) hautatuz. "Agenda" izeneko modulua edozoin webgune edo blogetan txertatzen ahal da ere adibidez.

www.netvibes.com/eke unibertsoan aurkeztuak diren moduluak erregularki aberastuak izanen dira.

Esperimentazio honen helburua publiko berri batzuen gana heltzea da bereziki. Komunikazio estrategia orokor batean kokatzen da. Izan ere Euskal kultur erakundeak, euskal kulturaren baliabide zentro gisa, www.eke.org atarian argitaratzen diren edukiak molde transbertsalaz zabaldu nahi ditu hedapen kanala guziak baliatuz.

Xehetasunak

Kultura agenda zure e-postara

Zure emaila:

Zure helbide elektronikoan atari honetako albisteak eta datozen gertakariak astero eskuratuko dituzu. Zure gustokoa ez bada edozein unetan harpidetza eten dezakezu, nehori azalpenik eman gabe.
Harpidetzaz gehiago jakin [+]

HITZALDIAK - ARTEA

Artearen Astelehenak

HITZALDIAK - HISTORIA

Nafarroako Erresumaren sortzea 2012ko otsailaren 9a

IKUSKIZUNAK - ZINEMA

Bertsolari 2012ko otsailaren 10a

FESTIBALAK - IHAUTERIAK

Hartzaro 2012

IKUSKIZUNAK - ZINEMA

A la découverte de la montagne basque 2012ko otsailaren 10a

IKUSKIZUNAK - DANTZA

Dantzaz ''A Place Between'' 2012ko otsailaren 10a

ANIMAZIOAK - IHAUTERIAK

Sorgin Gaua 2012ko otsailaren 10a

KONTZERTUAK - MUSIKA

Kalakan 2012ko otsailaren 11a

ERAKUSKETAK - ONDAREA

''Itsasturiak'' erakusketa

ERAKUSKETAK - ARGAZKILARITZA

Herri Ixilean

ERAKUSKETAK - MARGOLARITZA

Julie Le Berre

ERAKUSKETAK - DANTZA

Irisarriko tobera-kabalkada

ERAKUSKETAK - BIDEOA

Bertrand Dezoteux | ''Txerri''

ERAKUSKETAK - ARTEA

Uztaro atelierraren erakusketa

AGENDA [+]
Ondoko gertakari guziak