"Hogei'ta" proiektu deialdiaren emaitzak

2011/06/08

Gazteek arte bisualetan eraman proiektu berritzaileen sustatzeko Euskal kultur erakundeak antolatu duen deialdia arrakastatsua izan da. EKE-k osatu epaimahaiak kalitate handiko 31 proposamen aztertu ditu orotara. Azkenean bi egitasmo hautatuak izan dira.

"Hogei'ta" proiektu deialdiaren emaitzak

Euskal kultur erakundearen "Hogei'ta" programaren barnean antolatua zen deialdiari harrera ezin hobea egin diote sortzaile gazteek : 31 proposamen bilduak izan dira, Akitaniatik, Ipar nahiz Hego Euskal Herritik baita Argentinatik ere:

  • 16 bideo-egitasmo,
  • 9 argazki-egitasmo,
  • grafismoari lotu beste 6 proiektu.

Hautagaien proposamenen kalitate handiak ez du errextu EKE-k osatu epaimahaiaren lana (ikus epaimahaikideen zerrenda). Azkenean ondoko bi hautagaiak dira hautatuak izan:

  • Bertrand Dezoteux "Animaleak hor dire"; bideo eta 3D-ko irudi proiektua garatuko duena (irakur bere elkarrizketa);
  • Nader Koochaki Etxeberria "Bideo erretratuak eta argazki erretratuak" bideo eta argazki egitasmoaren bultzatzailea (irakur bere elkarrizketa).

Irabazle bakoitzak 5000 euroko diru-laguntza bat eskuratuko du EKE-ren ganik bere proiektuaren gauzatzeko. Obren aurkezpen publikoa 2011ko urri-azaroan iraganen da, Iparradean.

Xehetasunak:

Harpidetu doan gure buletinera

Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)