Berri laburrakKili-kili, euskara ikasteko aplikazio berriaBizkaiko Foru Aldundiko euskara sailaren laguntzarekin, José María Martínez Burgos-ek iPhone, iPad eta iPod Touch-endako aplikazio berri bat sortu du, haurrek euskarazko lehen hitzak ikas ditzaten. Xehetasunak : : www.kilikili.net Anaigazteak konpainia HolandanAmsterdameko International Danzst Theater taldea, Cuadro Flamenco konpainia, Sara eta Maika Gomez txalapartariak eta Anai Gazteak elkartea biltzen dituen nazioarteko egitasmo baten karietara, lau euskal musikari egonaldi bat egiten ari dira Holandan. Helburua da "Beats of Spain" izeneko dantza ikusgarria sortzea Espainia hegoaldeko eta Euskal Herriko erritmoen arteko topaketan oinarrituz. Beren ibilbidea segitzen ahal duzue holandatik.blogspot.com blogean. Manex Goyhenetche-ren omenezko liburu batHelduden maiatzaren 2an, 8 urte beteko dira Manex Goyhenetche zendu zela mendiko istripu batean Biarnoan. Historian doktore, zor diogu : Fors et coutumes de Basse-Navarre (1985), Les Basques et leur Histoire. Mythes et réalités (1993), Histoire d'Anglet, des origines à nos jours (1997) eta Histoire Générale du Pays Basque bost liburuetan (1998tik 2005arte), liburu guziak Elkar argitaletxean ateratu dira. Haren bapateko heriotzaren ondotik, Eusko Ikaskuntzako Historia-Geografia sailak, kide ospetsu izanagatik, erabaki zuen argitaratzea omenezko liburua, haren memoria oroituz. Beraz, Vasconia 37 zenbakiarekin, hiru hizkuntzetako obra agertu da (euskaraz-frantsesez-gaztelaniaz), 445 orrialdekoa, hogeitasei historiaegileek idatzi dutena elkarlanean, denak zazpi probintzietakoak. Xehetasunak : Manex Goyhenetcheri omenaldia Joanes Etxebarria-ren elkarrizketa Argia astekarian2012ko urtarrilaren 29ko alean, Argia astekariak Joanes Etxebarria bertsulari xiberotarrarekin egin elkarrizketa bat argitaratu du. www.argia.com webgunean irakur daiteke ere. 2012ko Helduen Kantu Xapelketan parte hartzeko deiaHona 2012ko Helduen Kantu Xapelketaren araudiak : euskaraz behar da kantatu eta 16 urtetik goiti ukan. Parte hartzaileak 3 kategorietan sartzen ahal dira (bakarka, binaka, taldeka). Kantuak ahots hutsez ala musikariekin emanak izan daitezke. Sorkuntzak izan daitezke ala kantu ezagunak. Iparraldean kanporaketak antolatuak izanen dira eta Euskal Herriko finala ekainean iraganen da. Parte hartu nahi duenak behar du bere izena eman 2012ko martxoaren 17ko. Izen-emaiteak eta xehetasunak : Lapurdin (Gure Irratiko Miren : 05 59 59 30 01), Xiberoan (Xiberoko Botzako Artzen : 05 59 28 29 87), Baxe Nafarroan (Irulegiko Irratiko Jone : 05 59 37 14 11 ) - Euskal Kantu Txapelketa 2012 - Araudiak .''Euskaraz bizi nahi dut'' film laburren lehiaketaEuskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak euskarazko film laburren lehiaketa bat antolatzen du ''Euskaraz bizi nahi dut'' lemapean. Filmek gehienik 10 minutuko iraupena ukan beharko dute eta 2012ko martxoaren 18a aitzin aurkeztu beharko dira. Xehetasunak : ''Euskaraz bizi nahi dut" film lehiaketa Erramun Martikorenaren elkarrizketa Berria egunkarian2012ko urtarrilaren 19ko edizioan, Berria egunkariak Erramun Martikorena baigorriar kantariarekin egin elkarrizketa bat plazaratu du, hemen berean irakurtzen ahal dena. Nafarroaren Eguneko afitxa lehiaketaAurten ere Basaizea elkarteak afitxa lehiaketa bat antolatzen du Nafarroaren Egunarentzat. Aurtengo gaia, 1512-2012 Nafarroaren konkistaren 500 urteak izanki, afitxak gertakari hau oinarritzat ukan beharko du. Xehetasunak : basaizea@gmail.com / 06.77.46.36.04 / Afitxa lehiaketa - Baldintzak (pdf) Jean-François Larralde-ren mintzaldi zikloaBiarritzeko GAAB galeriak 4 mintzaldi antolatzen ditu Jean-François Larralde Arte Historialariarekin. Fundazioetan eta Museoetan eginen diren bisitei esker, fondoak eta erakusketak ezagutzeko parada izanen da, bai eta arte moderno eta garaikidearen jatorria : lehen eguna : Altzuzako Oteiza Museoa (2012ko otsailaren 7an), bigarren eguna : Guggenheim Museoa Bilbon (2012ko martxoaren 6an), hirugarren eguna : Oñatiko Arantzazuko Santutegia (2012ko apirilaren 3an), laugarren eguna : Gasteizko Artium museoa (2012ko maiatzaren 15ean). Lau mintzaldietako parte-hartzea : 100 euro. Ezinbestekoa da bazkide izatea (20 euro/urtea). Izenak emateko epea : 2012ko urtarrilaren 20a. Xehetasunak : 06.75.74.16.59. Asisko Urmeneta-ren elkarrizketa Argia astekarian2012ko urtarrilaren 15eko alean, Argia astekariak Asisko Urmeneta marrazkilariaren elkarrizketa mamitsu bat argitaratu du. Elkarrizketa hori, www.argia.com webgunean irakur daiteke ere. Kultura agenda zure e-postaraZure helbide elektronikoan atari honetako albisteak eta datozen gertakariak astero eskuratuko dituzu. Zure gustokoa ez bada edozein unetan harpidetza eten dezakezu, nehori azalpenik eman gabe. HITZALDIAK - ARTEAHITZALDIAK - HISTORIANafarroako Erresumaren sortzea 2012ko otsailaren 9a IKUSKIZUNAK - ZINEMABertsolari 2012ko otsailaren 10a FESTIBALAK - IHAUTERIAKIKUSKIZUNAK - ZINEMAA la découverte de la montagne basque 2012ko otsailaren 10a IKUSKIZUNAK - DANTZADantzaz ''A Place Between'' 2012ko otsailaren 10a ANIMAZIOAK - IHAUTERIAKSorgin Gaua 2012ko otsailaren 10a KONTZERTUAK - MUSIKAKalakan 2012ko otsailaren 11a ERAKUSKETAK - ONDAREAERAKUSKETAK - ARGAZKILARITZAERAKUSKETAK - MARGOLARITZAERAKUSKETAK - DANTZAERAKUSKETAK - BIDEOABertrand Dezoteux | ''Txerri'' ERAKUSKETAK - ARTEAOndoko gertakari guziak |