Argazkilariak
Angela Mejias
Angela Mejias argazkilaria Frantziaren eta Espainiaren artean hazi da, bi herrien artean finkatzeko azkenean, Euskal Herrian. Artista engaiatu hau munduko gerla frangotan ibilia da : Algeria, mendebaldeko Sahara, Chiapas, etab… Orduan AFP agentziako, baina ere Frantziako eta nazioarteko berriemaile bezala ari zen. Orain tokiko prentsarentzat ari da. 2004an, hogei bat argazkilari amatur eta profesional biltzen dituen "Begiradak" elkartea sortu zuen.
Vincent Perraud
Vincent Perraud Borgoinako artista bat da, betidanik BMX-aren eta argazkilaritzaren zaletasunaren artean banatua izan dena. Biak batzen asmatu du kirol horretan berezitu aldizkari batean parte hartuz, eta ale batzuen zuzendari artistikoa bilakatuz. Lan horri esker, profesional hoberenekin lan egiteko eta Europan nahiz Estatu Batuetan zehar bidaiatzeko aukera izan du.
