Argazki albumak

Besta berri - Fête-Dieu (Donamartiri - St-Martin-d'Arberoue
Besta berri - Fête-Dieu (Donamartiri - St-Martin-d'Arberoue

Banderariek eta zapurrek Napoleonen garaiko militar jantziak badituzte eta bolanta anitzez eta makilari batez edo bi makilariz lagunduak dira. Denak batean eguneko mezara joaten dira musikariekin. Erdiko pasabidean bi lerrotan banatzen dira. Sagara denboran, tronpetek jotzen dute eta banderariek banderak astintzen dituzte aitzinetik landu mugimendu batean. Meza bururatzean dantzariak eta musikariak herriko plazara ateratzen dira herriko agintari eta erlijio agintariekin, "bolant dantza"-ren emateko.

Argazkia: Euskal kultur erakundea - Institut culturel basque (Jakes Larre)

Creative Commons License Oharra: argazki hau Creative Commons-en baimen baten mende dago.

Asteko argazkia

Euskal mitologia

Euskal mitologia

Lauburu elkartearen "Euskal mitologia begi berriz ikusia" erakusketa elebidun berria Baionan ikusgai, otsailaren 6tik 29ra.



Gure euskal munduak

Zauden tokitik, zure euskal munduen berri eman! Zure leihotik ikusten dituzun bazterrak, bidaiaz bizi izandako une bat... Igo Zure Euskal Munduen argazkiak: www.guremunduak.com