Argazki albumak

Brokoa txalupa handia  -  chaloupe Brokoa
Brokoa txalupa handia - chaloupe Brokoa

Euskal kultur erakundeari lotua den ondarearen batzordea bildu da Zokoako portuan, asteazkenez arratsaldez, 2009ko ekainaren 17an, Itsas Begia elkarteak gomitaturik.

Dominique Duguet lehendakariaren harrera onaren ondotik eta Itsas Begiko beste batzuen laguntzari esker (Antton Goikoetxea, Michel Péry eta Ramuntxo Ado), batzordekideak Brokoan ibili dira oren bat eta erdiz. Bizkaitar txalupa honetan bazabiltzatela, gai frango azalduak izan zaizkie hala nola Donibane-Lohizuneko badiaren babesa (Zokoako gotorlekuaren, Zokotarren Etxearen eta hiru dikeen historiaren bidez), ohizko nabigazioa itsasoan eta itsasontzien eboluzioa (arrantza tekniken arabera). Gehiago jakin...

Argazkia: Beñat Chassevent

Argazki hau Copyright baten mende dago. Eskubide guziak erreserbaturik.

Asteko argazkia

Hatza 2012

Hatza 2012
Hatza elkarteak antolatu argazki erakusketa maiatzaren 26tik goiti ikusgai Hiriburun.

Gure euskal munduak

Zauden tokitik, zure euskal munduen berri eman! Zure leihotik ikusten dituzun bazterrak, bidaiaz bizi izandako une bat... Igo Zure Euskal Munduen argazkiak: www.guremunduak.com