2008/07/16
Noka taldea - Deux chanteuses basques de Californie
Euskal kultur erakundearen "Batekmila - Euskal munduak" erakusketaren Kanboko aurkezpenaren karietara Kaliforniako Noka taldeko bi emazte kantari gutartean izan dira.
Argazkia: Pantxika Maitia
Bata da Andrea Miren Bidart-Oteiza. Aitaren aldetik, aitatxi-amatxiak Ibarlakoak eta Azkaratekoak zituen, eta bestea, Begoña Echeverria Mendiburu, aitamak Baztandarrak.
Kantiruki taldeak gomitaturik heldu dira eta kontzertu batzu egin dituzte, eta haietatik bat Kanbon, 2008ko uztailaren 12an. Erran behar da, ekintza hau trukaketa batean sartzen zela: jaz, Noka taldeak joanarazi baitzuen Kantiruki Xinora.
Noka, duela hamar urte hauetan ari da kantuz eta disko bat ere plazaratua du.
Nork: Pantxoa Etchegoin.2008/07/16
Gaiak:
diaspora
musika
musique
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
Idatzi komentarioa bat