Aurkezpena eta ibilmoldeaLapurdiko Uztaritze herrian kokatua den Euskal kultur erakundeak euskararen eta euskal kulturaren garapena laguntzen du Ipar Euskal Herrian, bai diruz, bai teknikoki, pertsonek eta elkarteek eraman egitasmoen bidez. Euskal kultur erakundeak kultura koordinazio eta egituratze lan garrantzitsua egiten du, elkarteen eta erakunde publikoen arteko harremanak erraztuz. Bere talde profesionala bederatzi langilez osatua da. Bere arauen arabera, Euskal kultur erakundeak lehentasuna ematen die euskara erabiltzen duten ekintzei. Ekintza hauek bi moldetara eramanak izan daitezke : edo Euskal kultur erakundeak zuzenki bultzaturik eta kudeaturik, edo elkarteek proposaturik eta kudeaturik. Argibide gehiago
HarremanakEuskal kultur erakundeko bulegoak publikoari idekiak dira astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 12:30ra eta 13:30tik 18:00etara (kasu, asteazkenetan bulegoak 9:00etatik 13:00era idekiak dira eta ostiraletan 17:00etan hesten).
Gure agendaEuskal kultur erakundeak antolatzen edo laguntzen dituen ondoko gertakariak:
Biltegia: gure ekintzen blogaAzken artikuluak: Hogei'ta deialdia 2012, ''Kultura'' emaitza fondoaren lehen emaitzaItsasturien memoria erakusgai [+] Ikus artikulu guziak |