''Kultura'' emaitza fondoaBaiona-Hego Akitaniako Eszenatoki Nazional eta Euskal Kultur Erakundearentzako emaitza fondo bakarraren sortzeari esker emaileek (enpresa pribatu, pertsona) gradu berean – eta aldi berean – laguntzen ahalko dituzte euskal kultura eta beste kultur adierazpenak.
"Culture/Kultura" emaitza fondoaren sortzearekin, Scène nationale Bayonne – Sud-Aquitain eta Euskal Kultur Erakundea Euskal Herriaren kultura garapenean parte hartu nahi duten guziei irekia zaien partaidetza desmartxa berri batean sartzen dira. Emaitza fondoa, nasaitasun mota guziak (dohaintza, legatu, eskuz egindako emate, bizi aseguru, eskuzabaltasun publikorako dei,...) eskuratzeko gai den fundazio baten gisan ariko da. Abantaila fiskalak eta ordainsariak izanen dira emaile guzientzat. Hala Kultura emaitza fondoak Baiona-Hego Akitaniako Eszenatoki Nazionalak eta Euskal Kultur Erakundeak eramanen dituzten ekintzen garapenean parte hartzen ahalko du. Ber denboran, bi kultur instituzioei interesatuko zaizkien proiektu berrien azaleratzea sustatuko du. XehetasunakHarremanakEuskal kultur erakundeko bulegoak publikoari idekiak dira astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 12:30ra eta 13:30tik 18:00etara (kasu, asteazkenetan bulegoak 9:00etatik 13:00era idekiak dira eta ostiraletan 17:00etan hesten).
Gure agendaEuskal kultur erakundeak antolatzen edo laguntzen dituen ondoko gertakariak:
Biltegia: gure ekintzen blogaAzken artikuluak: Euskal kultur erakundeko 2011ko ekintzen bildumaKultura elkarteentzat laguntza eta formakuntza plangintza [+] Ikus artikulu guziak |