|
|
Euskal kultur erakundearen argitalpenak
Atal honetan zerrendatuak dira Euskal kultur erakundeak 2000. urtetik hona argitaratu dituen euskarriak, partaidetzan edo bere kondu. Bereizi ditugu euskarri fisikoak, sareko euskarri numerikoak eta berripaperak.
Liburuak, diskak eta CD-ROMak

| Iparraldea XXI
Maiz betiko irudiak ditugu iparraldea aipatzerakoan. Urteak joan, urteak jin, muga psikologikoak beti hor ditugu, funtsean bi aldeetara... "Iparraldea XXI" dokumental labur honekin honekin, Euskal kultur erakundeak Iparraldeko gaurko errealitatea erakutsi nahi izan du. |

| Kantuketan (Ocora - Radio France)
"Kantuketan - Ocora Radio France" diska bikoitza, besteak beste,
Euskal kultur erakundeak France Bleu
Pays Basque irratiarekin egin lanaren fruitua da, aspaldiko irrati
emankizunetatik bildu altxor ezinago preziosak entzungai baitira
(zaharrenak 1970eko hastapenekoak direnean). |
 |
"Kantuketan" CD Rom-a 100 euskal kantu inguru gozagai joko desberdinen bidez ! Bost jokoz osatzen da CD-ROM hau, hauetako bakoitza munduko kontinente batean kokatuta. 6 eta 12 urte arteko haurrentzat |
 |
"Kantuketan" liburua Euskal kantuaz ikerlari batzuk Kantuketan programaren barnean ontu erdarazko ikerketen eta artikuluen bilduma da Kantuketan liburua. Anitzek igurikatzen zuten lan baliosa. |
 |
"Euskal Herria Joan Jinean" bideoa "Euskal Herria joan-jinean" 10 minututako bideo dokumentalarekin, Euskal kultur erakundeak eskaini izan nahi dio publikoari dokumentu labur, dinamiko bat, gaur egungo Euskal Herria orokortasun batean aurkezten duena. |
 |
"Euskara, euskaldunen hizkuntza" plaketa Euskararen inguruko xehetasun guziak fitxa bakar batean: Historia, Berezitasunak, Literatura, Irakaskuntza, Egoera soziolinguistikoa |
 |
"Herrietako kanpo seinaletza publikoa" plaketa Dokumentu hau kanpo seinaletza publiko elebidunaren gaia lantzen du. Honen bidez, oinarrizko aholko batzu emanak dira herriko seinaletza elebiduna alhan ezarria izan dadin euskarri publiko guzietan (norabide seinaleak, sartze eta ateratze panoak, hurbileko seinaletza, karriketako plakak...).
|
 |
"Xalbador, bat-bateko mirakulua Euskal Herriko hainbat plaza kurritu zituen Xalbador zenaren bat-bateko bertsuak ere, han-hemenka zeuden eta Xabier Amurizari gogora jin zitzaion bilketa baten egitea. Xede hori jakin orduko, Euskal kultur erakundeak bere sustengua ekarri dio Kantuketan programaren barnean, besteak beste errezitalak antolatuz. |
 |
Alegiak - Haurrock eta gomitak Phillipe Alborrek musikatu ditu ikasleek landu dituzten alegiak. Haurrock taldeko gazteek baita zonbait gomitek ematen dituzte entzutera 2006ko ekainean plazaratu "Haurrock eta gomitak - Alegiak" diskan.
|
 |
"Euskal Herriko Aurpegiak" DVDa
Gure asmoa, etxeetan zein eskoletan erabiliko den Euskal Herriari buruzko DVDa garatzea izan da, baina hartzaileak Euskal Herriko zein atzerriko herritarrak izan daitezkeenez, informazio guztia lau hizkuntzatan prestatuta dago: euskaraz, gaztelaniaz, frantsesez eta ingelesez.
|
 |
Euskal kulturaren atariko extranet-gida CD-ROMa
www.eke.org extranetari buruzko oinarrizko jakintza eta teknika guziak CD-ROM elebidun batean bildurik euskal kultura biziaren eragileek beren informazioak sarean ezar ditzaten www.eke.org atariaren bidez. |
Sareko euskarri numerikoak
 |
www.eke.org Euskal kulturaren Iparraldeko web-ataria |

| Euskal kultura Second Life unibertsoan Euskal Herriko ANTIC agentziaren sostenguarekin eta "Euskal Herri numerikoa" desmartxa kolektiboaren baitan, Euskal kultur erakundea mundu birtualetan murgiltzen hasia da Second Life-ko Euskal Uhartean kultura animazio gune bat antolatuz. Esperimentazio bat gisa. |
 |
www.bertsulari.com Bertsularitzari buruzko webgunea (bertsularitza ezagutzen ez dutenei zuzendua bereziki) |
 |
www.batekmila.com "Batekmila - Euskal munduak" multimedia erakusketaren webgunea |
 |
www.larzabal.eke.org Piarres Larzabal idazleari buruzko blog berezia |
 |
www.xaharren.urratsetik.eke.org 2003 eta 2007 artean Iparraldeko eskola zonbaitzuetan ahozko memoriaren inguruan eraman lanaren aurkezpena |
 |
www.euskaldunen.argentina.eke.org Euskaldunen Argentinarako atzerriratzeari buruzko web-erakusketa
|
Hedapen-zerrenda
Berripaperak
 |
eke.berriak Euskal kultur erakundeak "eke.berriak" deitu berripapera argitaratu zuen 2005eko azarotik, 2008ko ekainera, bi hilabetetarik. Euskal kultur erakundeak eta bere elkarte kideek urtean zehar antolatzen zituzten ekintzen berri ematen zuen laburzki, testuz (euskaraz eta frantsesez) eta irudiz. |
 |
Leihotik Leihotik gure bihilabetekari ohiaren zenbaki guziak ikus ditzakezu. Leihotik 1998tik 2005a arte argitaratu da, eta agerkari honen artxiboetan euskal kulturaren eta ondarearen inguruko artikulu eta lekukotasun anitz atxeman daitezke. |
Erakusketa ibiltariak
Euskal kultur erakundeak zonbait erakusketa sortu ditu euskal kulturaren alor ezberdinen publiko zabal bati ezagutarazteko gisan. Horien inguruan animazio ezberdinak antolatzen ahal dira ere. Erakusketa horiek alokatzen dira.
Gehiago jakin...
Gure argitalpenak
Euskal kultur erakundeak euskarri desberdinak ekoizten ditu ere noiztenka (bideoak, CD-ROMak, liburuak, plaketak, webguneak...).
Gehiago jakin...
|