|
|
Euskal kultur erakundearen erakusketak
Euskal kultur erakundeak zonbait erakusketa sortu ditu euskal kulturaren alor ezberdinen publiko zabal bati ezagutarazteko gisan. Erakusketa horiek alokatzen dira. Gaurregun ibilirarazten ditugun erakusketak honako hauek dira :
|

|
Euskal kultur erakundeak ekoizten duen "Itsasturiak" izeneko erakusketak itsas munduaren inguruko lekukotasun berri bat eskaintzen du, Donibane Lohizune - Ziburuko marinelen bizia multimediaren bidez kondatuz. Erakusketaren gaia arrantzaren historia da, XX. mendearen hasieratik gaur egun arte. Arrantzaren historia eratu duten gizon-emazteak baloratzen ditu, giza-bilbe hori gida-haritzat hartuz. Erakusketaren ikuspegia ez da bakarrik historikoa: gaurko arrantzaren egoeraren berri ere ematen du. Gehiago jakin |
|

|
Euskal kultur erakundeak eta Getxoko Udaleko Euskara Zerbitzuak, Getxophoto-ren zuzendaritzapean, "Herri ixilean" Jon Cazenave argazkilariaren erakusketa berria ibilarazten dute. 30 argazkiz osaturiko erakusketa liluragarria, baitezpada ikustekoa. Xehetasun gehiago |
|


|
Bi ukipen-pantailaren bitartez, euskal kulturaren hainbat alderdi ezagutzeko parada, multimediari esker beti. Ukipen-pantailaren mamia alda daiteke antolatzailearen beharren arabera, Euskal kultur erakundeak proposatzen duen programa zerrendan hautu bat eginez.
Hizkuntzak : euskara, frantsesa, gaztelera eta ingelera.
Klik bornekin erabiltzen ahal diren aplikazioak, adibidez:
Kantuketan Lau hizkuntzatan dagoen ekoizpen honek 120 euskal kanturen entzuteko parada eskaintzen du.
Euskal Herriko aurpegiak Euskal Herriko hainbat ezaugarriren (historia, geografia, euskara, kultura...) ezagutzeko tresna interraktiboa. |
|


|
Olentzero pertsonaia mitikoaren leienda eta etorburua ezagut sei panelez osatu erakusketa ibiltariaren bidez.
Erakusketa elebiduna (euskara-frantsesa).
Olentzero erakusketa Olentzero erakusketaren testu osoak eskura PDF formatuan
Olentzeroz gehiago jakin Nor da Olentzero ? Azalpen bat Claude Labat ikerlariaren eskutik. |
Erakusketa ibiltariak
Euskal kultur erakundeak zonbait erakusketa sortu ditu euskal kulturaren alor ezberdinen publiko zabal bati ezagutarazteko gisan. Horien inguruan animazio ezberdinak antolatzen ahal dira ere. Erakusketa horiek alokatzen dira.
Gehiago jakin...
Gure argitalpenak
Euskal kultur erakundeak euskarri desberdinak ekoizten ditu ere noiztenka (bideoak, CD-ROMak, liburuak, plaketak, webguneak...).
Gehiago jakin...
|