''Klik'' ukipen-pantailak, euskal kulturaren erakusleiho

"klik" ukipen-pantailek euskal kulturaren eta euskararen inguruko aplikazio elkarreragile interesgarriak denen eskura jartzen dituzte, multimediari esker.

Bi pertsonek kontsulta lezakete denbora berean ukipen-pantaila baten edukia. Soinua bi kaskoren bidez hedatzen da eta aplikazioak pantaila ukituz manatzen dira. Gutienez 6 eta 9 m2 arteko eremu bat beharrezkoa da.

Gehienetan ukipen-pantailak ondoko bi aplikazioekin banatuak dira:

  • "Kantuketan, mugi hitzen musikan"

    Lau hizkuntzatan dagoen ekoizpen honek (Euskara – Frantsesa – Inglesa – Gaztelera) 120 euskal kanturen entzuteko parada eskaintzen du, eta horretaz gain, "Kantuketan" erakusketan (2001-2006) zeuden bideo artxiboen eta elkarrizketa zatien gozatzeko aukera. Kantuketan erakusketaren gai nagusiak lau atalen bidez azaltzen dira aplikazioan.
    Xehetasun gehiago...

  • "Euskal Herriko Aurpegiak"

    Aplikazio honen helburua ez da Euskal Herriaren azterketa eta ezagutza sakona egitea, izaera politikoari, historiari, kulturari, geografiari eta beste zenbait esparruri buruzko zertzelada nagusienak azaltzea baizik. Aplikazioa bera DVD batean argitaratua izan da.

Beste aplikazio batzu proposa ditzakegu antolatzailearen nahien arabera. Gurekin harremanetan jar zaitez.

Ukipen-pantaila baten osagarriak eta ezaugarriak:
  • Altzariaren osagaiak plastikozkoak dira (PMMA).
  • 2 euskarri daude kaskoen pausatzeko.
  • Altzariaren apaindura aluminiumazko da.
  • Altzariaren frontoia PVC plastikozkoa da.
  • 15 hazbeteko ukipen-pantaila - Elo 1537L.
  • Asus PunDIT2 - 4200 Athlon 64+ ordinagailua.
  • Dulux Carré 2x11w argia.
  • Kableak.
  • Philips SHP2000 bi kasko.
  • Altzariaren neurriak: 500x500x1185 mm.
  • Garraiorako zurezko kutxak.
  • Bi kutxen pizua beterik: 176 kilo.
  • Kutxa bakoitzaren neurriak: 60 x 60 x150 cm

Gure agenda

Euskal kultur erakundeak antolatzen edo laguntzen dituen ondoko gertakariak:

[+] EKE-k antolatu edo lagundu ondoko gertakari guziak ikus

Erakusketa ibiltariak

Euskal kultur erakundeak zonbait erakusketa sortu ditu euskal kulturaren alor ezberdinen publiko zabal bati ezagutarazteko gisan. Horien inguruan animazio ezberdinak antolatzen ahal dira ere. Erakusketa horiek alokatzen dira.
Gehiago jakin...

Gure argitalpenak

Euskal kultur erakundeak euskarri desberdinak ekoizten ditu ere noiztenka (bideoak, CD-ROMak, liburuak, plaketak, webguneak...).
Gehiago jakin...