Extraneta eta autoikaskuntzarako CD-ROMa

www.eke.org extranetari buruzko oinarrizko jakintza eta teknika guziak CD-ROM elebidun batean bildurik euskal kultura biziaren eragileek beren informazioak sarean ezar ditzaten www.eke.org atariaren bidez.

CD-ROM honek Euskal kultur erakundeak kultura elkarteen eta euskal artisten esku ematen duen www.eke.org euskal kulturaren web atariaren eginbideen ezagutzea proposatzen dizu.

Komunikazio tresna horren menperatzen lagunduko zaituzten bideo tutoriala anitz badauzka. Horrela, zure gertakariak kultura agendan jakinarazten ahalko dituzu. Bide batez, zure elkarte ala artista fitxa eguneratzen edo webgune baten antzera garatzen ikasiko duzu www.eke.org plataformatik.

CD-ROM-aren zati bat ikus (kasu: bideo tutorialak ezin dira ikusi). Macromedia Shockwave irakurgailua beharrezkoa da (hemen telekarga dezakezue), bai eta ADSL 512 Kbps konekzioa.


Europako Erkidegoak
lagundu egitasmoa
Leader + programaren barnean




Beharrezko gutxieneko konfigurazioak :

Erabilpen plataformak : Macintosh (OSX) / PC (Windows)

PC (Windows)
* Pentium Prozesadorea
* RAM memoria : 64 Mb
* 8X CD-ROM irakurgailua ala DVD-ROM irakurgailua
* Soinu-txartela eta bozgorailuak
* Windows 98 eta ondokoak

Macintosh
* Power PC G3 Prozesadorea
* RAM memoria : 64 Mb
* 8X CD-ROM irakurgailua ala DVD-ROM irakurgailua
* Mac OS X.1.5 eta ondokoak

Gutxieneko bereizmena : 16 bit kolorezko 800 X 600 pixeleko ikuspegia


Gure agenda

Euskal kultur erakundeak antolatzen edo laguntzen dituen ondoko gertakariak:

[+] EKE-k antolatu edo lagundu ondoko gertakari guziak ikus

Erakusketa ibiltariak

Euskal kultur erakundeak zonbait erakusketa sortu ditu euskal kulturaren alor ezberdinen publiko zabal bati ezagutarazteko gisan. Horien inguruan animazio ezberdinak antolatzen ahal dira ere. Erakusketa horiek alokatzen dira.
Gehiago jakin...

Gure argitalpenak

Euskal kultur erakundeak euskarri desberdinak ekoizten ditu ere noiztenka (bideoak, CD-ROMak, liburuak, plaketak, webguneak...).
Gehiago jakin...