(We apologize for not being able to present the contents in English for the moment. You can get the information in absence in one of the other languages available on the site. ). Language Issues

Kulturaren ataria eta bertsulari.com webgunea

Baliabideak

  • Estreinaldiko argazkiak ikus
  • Leihotik bihilabetekarian agertu artikulua ikus

Euskal kulturaren atariaren sortzea

Batekmila programaren barnean, Euskal kultur erakundea euskal kulturaren internet ataria sortzen hasi da 2004ko otsailan, http://www.eke.org webgune zaharra berritzeko paradaz baliatuz.

Egitasmo honen bidez, Informazio eta Komunikazio Teknologietan oinarritu zerbitzu multzo bat eskaintzen da lau hizkuntzatan (euskaraz, frantsesez, ingelesez, gazteleraz).

Hona ondotik, atari horrek eskaintzen dituen zerbitzuetatik batzu :

  • publiko zabalari euskal kulturaren alderdi guzien ezagutzeko gakoak ematea, kultura aktore ezberdinek berek erregularki eguneratuko duten dokumentazio dinamiko eta fidagarri bati esker,
  • publiko berezituari (elkarte, artista, erakasle, administrazio) zerbitzu andana baten esku uztea, bakoitzaren arte, hizkuntza edo ondare egitasmoen garapenaren errazteko,
  • artistei eta kultura elkarteei beren aktibitateei, egitasmoei eta programazioei buruzko xehetasunak berek sartzeko posibilitatea ematea, izan daitezen kostaldean ala barnekaldean,
  • elkarteei, artistei eta tokiko erakundeei informazioen trukatzeko posibilitatea ematea, intranet sistemaren bitartez partaidetzen eta Euskal Herri mailako kultura egitasmoetan sinergiaren sustatzeko.

Lurralde webgunea

Besteak beste, webgune horrek euskal kulturaren agenda bat argitaratzen du, Euskal Herriko arteari, hizkuntzari eta ondareari buruzko informazio trinkoak, bai eta tokiko elkarteen eta artisteen aurkezpen xehea (datu-basea) ere. Bestalde, atariak extranet-intranet dimentsio bat badauka, beren egoitza edozein lurraldetan izanik ere, Euskal Herriko kultura elkarteek barne komunikazio eraginkorrago bat ukan dezaten pentsatuak diren ekitaldiekin kultura agenda bateratu baten osatzeko tresna, topagune "birtualak"...)

Parte hartzea sustatzen duen webgunea

Helburua ez da tokian-tokiko errealitateari desegokia litzatekeen informazio sistema zorrotz eta garesti baten plantan ezartzea. Hori baino gehiago, deszentralizatu argitaratze plataforma honen erabilera eta parte-hartzea bultzatu nahi dugu, euskal kulturaren ataria euskal kultura bizi baten erakusleihoa eta denbora berean lankidetza tresna izanen delarik. Horren lortzeko, lan usaiak aldatu beharko dira kultura eragileen arteko sare baten sortzea laguntzeko eta kalitatezko informazio aberatsen hedapenaren segurtatzeko. 

Ondorioz, Euskal kultur erakundeak hautu teknologiko egokiak egin ditu, tresna erabil erraza izan dadin baliatzaileentzat eta kultura aktoreentzat.

Horretarako, Baionako SEI informatika enpresaren laguntza teknikoa ukan du. Enpresa hori Eibarko CodeSyntax etxearekin elkarlanean ari da, azken hau ZOPE sisteman oinarritu webgune ele-anitzen kudeaketan berezitua delarik.


Bertsularitzari ohore www.bertsulari.com helbidean

Euskal kulturaren ataria beste webguneetarik ezberdindu nahi izan dugu, internautei emanen zaien informazioaren kalitateari esker.

Horrexegatik, edukinak bi ardatz nagusiren inguruan oinarrituko dira :

  • euskal kulturaren aktualitatea (egutegia, sorkuntzak, ekoizpenak...)
  • tokiko kultura baliabideen baloratzea (jakinduriak, gaitasunak...)

Bigarren pundu honentzat, Akitania eskualdeko kontseiluko B.N.S.A. Banku Numerikoarekin partaidetzan, Euskal kultur erakundeak www.eke.org atariaren barnean kokatzen den bertsularitzaren ezagutarazteko webgune baten idekitzea deliberatu du.

Webgune honek bereziki ipar Euskal Herriko bertsulariak aipatuko ditu eta Donostiako “Xenpelar” Euskal Herriko bertsularien dokumentazio zentroaren laguntza ukan du.

Ondoko helbidean dago ikusgai : www.bertsulari.com


Subscribe to our events newsletter

Every week receive a selection of events by e-mail from the Basque Cultural Institute.
Subscribe now!

FESTIVAL - THEATRE

19. Txotxongilo Egunak

SHOW - VIDEO

Irri-bideo-bertsu-musika gaualdia November 21st 2008

READING - BASQUE LANGUAGE

Sekretuen Liburua November 22nd 2008

SHOW - DANCE

Lur Sagar November 22nd 2008

CONCERT(S) - MUSIC

Beñat Achiary November 22nd 2008

ANIMATION - SINGING

Baiona Kantuz November 22nd 2008

CONCERT(S) - MUSIC

Eneko Labeguerie - Peio Serbielle - Buuzbu - MX6T November 22nd 2008

MEETING - POETRY

Koldo Zubeldiaren eguna November 22nd 2008

EXHIBITION - VISUAL ARTS

Kolatze Artea

EXHIBITION - VISUAL ARTS

Gonzalo Etxebarria

Pays basque numerique