TrümpiMosugitarra sakelan, munduan zehar bidaiatzeko bisa bat bailitzan, Anton Bruhin-ek musikari bere bizia eskaintzen dio.
Anton Bruhin ameslari handia bakarlari dohaintsuen gana joaten den bitartean, muntaketak publikoak eta paisaiak ederki nahasten ditu, musikaren unibertsaltasunaz baliatuz mugarik gabeko mundu baten sortzeko. Errepertorio berrien deskubritzeaz gain, Bruhin-en motibazio handienetarik bat Siberian oraindik mosugitarrak eskuz egiten dituen gizon bat ezagutzea da. Azken honen jakitatea begiratzen eta artoski biltzen du, Japoniara hegaldatu aitzin. Filma honetan, Schumacher etnomusikologo bezala ari da, eraginak agerian utziz, musika baina ere bizi ingurumena grabatu nahiz. "Trümpi" bidaia zoragarria eta mosugitarraren magia hobeki ezagutzeko aukera paregabea da. Fitxa teknikoa :Suizia-1999 Kolorea - 35 mm 70’ Gure agendaEuskal kultur erakundeak antolatzen edo laguntzen dituen ondoko gertakariak:
Erakusketa ibiltariak
Gure argitalpenak
|