Ondaregintza

Sortu eta laster, Euskal kultur erakundeak ondareari lotu kezkak beregain hartu nahi izan ditu :

  • 1992 : ondarearen gidaliburua ateratzen du eta ondarearen eguna antolatzen, lehen aldikotz, Irisarrin, urriaren 3an.
  • 1994 : ondarearen kargudun bat juntatzen da EKE-ko talde profesionalari.

Azkaingo zubia (arg. Xabi Berruet)

Honen lana elkarteen arteko harremanak segurtatzea eta sustatzea da, bai eta ere administrazioarekiko harremanak errextea (bereziki Kontseilu Orokorreko eta Akitaniako Kultur Ekintzen Zuzendaritzako ondarea zerbitzuekin). Ondarea elkarteen izenean parte hartzen du Akitaniako Ondarearen eta Ederguneen Batzordean (Akitaniako Kultur ekintzen zuzendaritzan biltzen den batzorde honek monumentuen geriza neurrietaz deliberatzen du).

Ondarearen kargudunak bere ekintza propioak ere eramaiten ditu : erakusketak, mintzaldiak, argitalpenak, ondarearen egunak. Hauek gogoetaldi bereziak eskaintzen dituzte urtero : arkitektura eta etxegintza 1994ean, euskara 1996an, gazteak eta ondarea 1998an, ondarea eta tokiko garapena 1999an, gizonak eta paisaiak 2000an, lurraldea eta nortasuna 2002an, antropologiak, genetikak eta hizkuntzalaritzak euskaldunetaz diotena 2003an, euskal emigrazioa 2005ean ...

Ondareari lotu gaiek interes berezia eta handia sortzen dute Euskal Herrian. Beste toki askotan ondarea monumentueri mugatua bada ere, hemen euskararen aldeko borrokari, etxegintzari buruzko eztabaidari baita ere antzerki, dantza, kantu eta musikaren alorretako sorkuntzari lotua da, hurbil hurbiletik. Euskal Herrian, ondarea ez da fosilizatua bainan bai egunerokotua : etengabe galdezkatzen gaitu eta sortzera bultzatzen.

Haste hastetik, Euskal kultur erakundea ondarearen ikuspegi dinamiko honen alde bermatzen da.

Gure agenda

Euskal kultur erakundeak antolatzen edo laguntzen dituen ondoko gertakariak:

[+] EKE-k antolatu edo lagundu ondoko gertakari guziak ikus

Erakusketa ibiltariak

Euskal kultur erakundeak zonbait erakusketa sortu ditu euskal kulturaren alor ezberdinen publiko zabal bati ezagutarazteko gisan. Horien inguruan animazio ezberdinak antolatzen ahal dira ere. Erakusketa horiek alokatzen dira.
Gehiago jakin...

Gure argitalpenak

Euskal kultur erakundeak euskarri desberdinak ekoizten ditu ere noiztenka (bideoak, CD-ROMak, liburuak, plaketak, webguneak...).
Gehiago jakin...