|
|
Euskal kultur erakundetik diru laguntza ukan duen elkartearen eginbeharrak
Elkartea, egitasmoaren arduradun bakarra
da, bai teknika mailan, bai diru mailan.
Kudeatzaile nagusi gisa, elkarteak proiektu
honi doazkion gastu guziak ordainduko
ditu, fiskal eta sozial zergak barne,
halaber autore eskubideak. Elkarteak, Euskal kultur erakundearen
sustengua baitezpada agertuko du
komunikazio molde guzietan eta
gertakaria izanen den egunean. Euskara eremu publikoan sar dadin,
elkarteak bere zazpi ahalak eginen ditu. Elkarteak E.K.E. jakinean atxikiko du
egitasmoaren aitzinamenduaz eta
ikusgarrietara gomitatuko du. Proiektua bukatu eta, elkarteak bilduma
bat eta diru konduak helaraziko dizkio
E.K.E.ri. Elkarteko eta Euskal kultur erakundeko
arduradunak elkartuko dira irail-urrian
ebaluaketaren egiteko eta datorren urteko
proiektuaren ikertzeko. Elkarteak Euskal kultur erakundearen
Biltzar nagusian parte hartzen du.
Horretako urte-saria ordaindua izan behar
du (30 €). Elkarteak, bere aldian, E.K.E.ko ordezkaria
gomitatu behar du bere Biltzar nagusira.
Harremanak
Euskal kultur erakundeko bulegoak publikoari idekiak dira astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 12:30ra eta 13:30tik 18:00etara (kasu, asteazkenetan bulegoak 9:00etatik 13:00era idekiak dira eta ostiraletan 17:00etan hesten).
Helbidea: Lota Jauregia - PK 6 - 64480 Uztaritze Kokapena: Ikus kokapen-planoa
Fax.: 0(033)5 59 93 06 84
E-posta: Formulaire-contact
Webgunea: http://www.eke.org/eke
|