|
(We apologize for not being able to present the contents in English for the moment. You can get the information in absence in one of the other languages available on the site. ). Language Issues Agendaren irizpideakGure agenda Iparraldeko euskal kulturaren agenda da. Iparraldean antolatuak diren euskal kulturaren inguruko gertakariak plazaratzen ditu. Gertakariak argitaratzerakoan bi irizpide nagusi hartzen ditugu kondutan: kokapena eta euskal kulturarekilako lotura. Kokapena: onartuak dira Ipar Euskal Herrian gertatzen diren ekitaldiak edo Euskal Herrian antolatuak direnak baldin eta Iparraldeko euskal artistak ari badira karia horretara. Euskal Herritik kanpo ibiltzen diren Iparraldeko euskal artisten berri ematen ahal dugu ere agendako atal berezi batean baldin eta proposatzen dituzten ikuskizunek euskal kulturarekin zerikusirik badute. Gaia: onartuak dira euskal kulturarekin zerikusia duten gertakariak.
Onartuak dira:
OharrakGertakariaren eta euskal kulturaren arteko lotura ez delarik begi bistakoa beste kriterio batzu aztertzen ditugu ere, eta bereziki euskarari egiten zaion tokia, bai komunikazio arloan (afitxak, webgunea...), bai animazio arloan (haurrekilako lanak...). Euskal kulturarekin loturarik ez duen ekitaldi baten barnean antolatua den euskal talde baten kontzertua adibidez agenda sar daiteke. Aldiz, kasu honetan taldearen izena emana izanen da agerian eta ez ekitaldiarena. ".. ekitaldiaren kari" bezalako erranaldiarekin emanen da antolatzailearen berri. Besteak beste onartzen ez ditugunak agendan:
Oroit agenda ez dela euskal kultur aktualitatearen berri emateko dugun tresna bakarra. Albiste laburrak ere hor daude. Liburu edo disko baten argitaratzea albiste labur batez aipa ditzakegu adibidez. Gurekin harremanetan jarri edo zure informazioa bidal xehetasun gehiagorentzat. Kasu guzietan Euskal kultur erakundea gertakari batzuren ez argitaratzeko eskubidea atxikitzen du www.eke.org atariaren edukien erantzule izanik.
Subscribe to what's on in Basque cultureYou will be sent details about forthcoming events by email. You can remove your subscription at any time without giving any reasons. LECTURE - VISUAL ARTSLECTURE - HISTORYNafarroako Erresumaren sortzea February 9th 2012 SHOW - CINEMABertsolari February 10th 2012 FESTIVAL - CARNAVALSHOW - CINEMAA la découverte de la montagne basque February 10th 2012 SHOW - DANCEDantzaz ''A Place Between'' February 10th 2012 ANIMATION - CARNAVALSorgin Gaua February 10th 2012 CONCERT - MUSICKalakan February 11th 2012 EXHIBITION - HERITAGEEXHIBITION - PHOTOGRAPHYEXHIBITION - PAINTINGEXHIBITION - DANCEEXHIBITION - VIDEOBertrand Dezoteux | ''Txerri'' EXHIBITION - VISUAL ARTSAll the events |