Pastoral berriztatua AhüzkinPastoralean oinarritu "Oiherkoren trajeria" ikusgarria Ahüzki gainean ikusten ahalko da datorren uztailaren 8an, 21:30etatik goiti. Ttittika Rekaltek idatzi obra kanpoan eskainiko da, apainketarik gabeko eszenatoki batean, berrogei jokolarik eta musikarik emanik.
Pastoralaren eta ikusgarri garaikidearen artean "Oiherkoren trajeria" pastoral "aske" bat da. Alabaina, Ttittika Rekalt-ek testua pastorala bezala idatzi du (bertsotan, euskaraz...) baina askatasun gehiagorekin. Ixtorioa aldiz, betikoa da. Onak eta txarrak badira. Alde batetik, Alhaizarrak laborariak dira eta bestetik Barrankek gerla eta dirua baizik ez dute gogoan. Eszenaratze kolektiboa Testua idazle bakar batek egina baldin badu ere, ikusgarriaren eszenaratzea kolektiboa izan da. Usaian ez bezala, frango inprobisatua izan da. Berrogei bat pertsona ari dira lan hortan, horien artean 26 xiberutar, 8 baxe-nafartar eta 8 musikari. Apainketa gutti bada, argi-indarrik eta soinurik ez. Tokia, Lurdako ziloa, soinuaren kalitate paregabeentzat hautatua izan da. Argi erraldoi batzuek eta Suak konpainiaren material piroteknikoak eszenatokia argituko dute. Haatik ikusleek esku-argi bat ekarri beharko dute liburuxka elebidunaren irakurtzeko eta ikusgarriaren ondotik aparkalekuetara itzultzeko.
Xehetasunak |
Subscribe to our events newsletterEvery week receive a selection of events by e-mail from the Basque Cultural Institute.Subscribe now! CONCERT(S) - SINGINGBostgehio January 10th 2009 PRESENTATION - LITERATUREMixel Lekuona, artzainen artzain January 10th 2009 SHOW - THEATREHila Espos January 11th 2009 IHAUTERI - MASCARADESMaskaradak Barkoxen January 11th 2009 SHOW - DANCELur Sagar January 16th 2009 SHOW - DANCEIHAUTERI - MASCARADESMaskaradak Eskiulan January 18th 2009 IHAUTERI - MASCARADESMaskaradak Ezpeizen January 25th 2009 EXHIBITION - PHOTOGRAPHY
|