Sagarno Eguna BaionanMaiatzaren 26an, 18:00etatik goiti, 9. Sagarno Eguna ospatuko da Baionan, Gure Irratiak, Baionako Gau Eskolak eta bi ikastolek antolaturik. Sukaldaritza eta kultura uztartzeko parada.
Euskal kultura eta sukaldaritza Sagarno Egunak garatzen ari den ekonomia baten islada izan nahi du, euskal kulturaren eta sukaldaritzaren inguruko animazio baten karietara. Urtez urte, besta gero eta arrakastatsua bilakatzen ari da, gero eta partaide gehiago, eta sagarnoa gero eta hobeki ezagutzen duen publikoa izanez. Alabaina, Euskal Herriko 25 elkarte partaide dira beren pintxoak eskainiko dituztenak. Egunaren egitaraua aberatsa izanen da : - 18:00 : Sagarno Egunaren estreinatze ofiziala Baionako 25 elkartek zerbitzatu 25 sagarno mota ezberdinen dastaketa pintxoekin. Sartzea : 6 euro. Sagarno edalontzi bat eskainia izanen da sartzeko txartelaren truke.
- 21:00 : Patxi Perez eta Konpainia - 23:00 : Larrain Dantza - 23:15 : Kiki Bordatxo Jateko formula arinak, atsedengunea eta jokoak haurrentzat. Animazioak : Errobiko Gaiteroak, Hiriburuko trikitilariak, Chérubinots taxaranga, Orai Bat eta Jo Txistua-ko txistulariak, txalaparta, Ibaialde eta Baionan Kantuz-eko kantariak, Txikitoren Batukada. Animazioak egun guzian : - 11:00 : Baionan Kantuz merkatuan - 16:00 : musika karriketan Xehetasunak : |
Subscribe to our events newsletterEvery week receive a selection of events by e-mail from the Basque Cultural Institute.Subscribe now! CONCERT(S) - SINGINGBostgehio January 10th 2009 PRESENTATION - LITERATUREMixel Lekuona, artzainen artzain January 10th 2009 SHOW - THEATREHila Espos January 11th 2009 IHAUTERI - MASCARADESMaskaradak Barkoxen January 11th 2009 SHOW - DANCELur Sagar January 16th 2009 SHOW - DANCEIHAUTERI - MASCARADESMaskaradak Eskiulan January 18th 2009 IHAUTERI - MASCARADESMaskaradak Ezpeizen January 25th 2009 EXHIBITION - PHOTOGRAPHY
|