« Itzuli albistegira

Harri borobilen interpretazio zentro berri bat Larzabalen

2008-02-19

Larzabaleko Harri Iguzkitan deitu harri borobilen interpretazio zentroa zabalik da. 1950. hamarkadako harri borobilak biltzen dituen tokiaren helburua, publikoa arte herrikoi horrekin harremanetan ezartzea da.

Harri borobilen interpretazio zentro berri bat Larzabalen

Lauburu ez da alferrik ari izan. Ez eta Belokeko Abbadiakoak ere. Harri Iguzkitan deitu harri borobilen interpretazio zentroa ateak berriki ideki ditu Larzabalen. Harri borobilak XVII. mendetik lantzen dira harri-zizelkariei esker eta erakusketak Belokeko Abbadiako aita Marcel Etchehandyk 50. hamarkadan bildutakoak erakusten ditu.

Lauburuk ez zuen museorik egin nahi. Interpretazio zentro honen xedea publikoa arte herrikoi horrekin harremanetan jartzea da, beren zentzuaren ulertzeko gakoen ematea, sorkuntza jarraitzeko asmoz.

Kanpoko erakusketa hau ez da lehengo hilerri baten berrosaketa. Ipar Euskal Herriko heriotzaren artearen aniztasuna eta aberastasuna erakusten duten monumentuak beren jatorri geografikoaren arabera sailkatuak izan dira (Aturri-Beherea, Amikuze, Garazi, Zuberoa...).

Osagarri bezala, barneko erakusketa batek harri borobilak kontestu etnografikoaren arabera sailkatzen ditu bai eta beren dimentsio sozial eta izpiritualean ere. Nahitara, azalpen gutxi eta bideo batzu agertzen dira (lau hizkuntzatan). Horrela, bisitariek 12 gai desberdin hauta ditzakete erakutsitako tematiken sakontzeko.

Bisita urririk da eta bertara joateko, plazako saltzaile eta ostalariei galdetu behar zaie. Nortasun agiri baten truke, bisitariak karta magnetiko bat eskuratzen du Zentrora sartu ahal izateko. Egitasmoaren hasieratik, tokiko biztanleen parte hartzea garrantzitsua izan da trukaketen errazteko eta kultura ekoizpen baten kontsumo arrunta mugatzeko.

Xehetasunak :

Subscribe to our events newsletter

Every week receive a selection of events by e-mail from the Basque Cultural Institute.
Subscribe now!

CULTURAL EXCHANGES - CULTURAL WEEK

Hazparneko 7. aste kulturala

THEATRE - BASQUE LANGUAGE

Hila espos October 12th 2008

ANIMATION - DANCE

Mutxikoaren eguna October 12th 2008

SHOW - KANTALDI

Primaderan October 12th 2008

ANIMATION - MUSIC

Trikitixa eguna October 12th 2008

CONCERT(S) - SINGING

Maddi Oihenart October 12th 2008

ANIMATION - FESTIVITIES

Hazparneko Joaldunak - 20 urte October 12th 2008

LECTURE - PATRIMONY

Euskal kulturaz October 14th 2008

EXHIBITION - PHOTOGRAPHY

Euskal Herria 1860-1930

EXHIBITION - HERITAGE

Saralegui - Lesca

EXHIBITION - VISUAL ARTS

Irkus Robles

EXHIBITION - MULTIMEDIA

Batekmila - Euskal munduak

EXHIBITION - ARTS AND CRAFTS

Giraud - Escaffre - Abdallah - Liebard

EXHIBITION - VISUAL ARTS

Kolatze Artea

Pays basque numerique