Euskara, belaunaldien arteko lokarriEuskal kultur erakundeak blog berezi bat apailatu du. Haien herria hobeki ezagutu nahian adineko pertsonengana joan diren Donibane Lohizuneko haur batzuren lana laburbiltzen du. Euskarazko lekukotasun baliosak entzungai daude bertan.
Abenduaren 3a, Euskararen Nazioarteko Eguna Eusko Ikaskuntzak 1949an sortu zuen Euskararen Nazioarteko Eguna urte guziz ospatzen da. Internet-i esker batez ere, munduko euskal komunitate guziak besta honen parte-hartzaileak bilakatu dira. Euskal kultur erakundeak ere molde berezi baten bidez juntatzen da ospakizun honi bere "Xaharren urratsetik" programaren bloga sarean emanez: http://xaharren.urratsetik.eke.org. Haurrek bildu lekukotasunak 2004an hasi "Xaharren urratsetik"-en helburua, trukaketa goxo baten bidez zahar-etxeetako pertsonen ongizatea bilatzea eta pertsona horiei esker memorio kolektiboa aberastea da. Ekimen honek Caisse d'Epargne banketxearen laguntza eskuratu du. Iparraldeko herri ezberdinetako eskolek parte hartu dute programan. 2007ko urte hastapenean Donibane Lohizuneko Urdazuriko eskola publikoko haur elebidunak eta ikastolako haurrak ari izan dira kazetari lanetan aitatxi eta amatxi batzuengana joanez. Gai zehatz batzu jorratu dituzte: 39-45eko gerla, Donibane-Lohizuneko garapena, itsasoari eta arrantzari lotu mundua, desagertu diren ofizioak, euskara... Euskara egon da beti belaunaldi horien arteko komunikazio hizkuntza. "Xaharren urratsetik" blogak elkarretaratze horiek laburbiltzen ditu argazki eta testu zonbaitzuren bitartez. Adineko pertsonen lekukotasunak entzungai daude ere bai, gaika sailkatuak, podcast modura. Xehetasunak |
Subscribe to our events newsletterEvery week receive a selection of events by e-mail from the Basque Cultural Institute.Subscribe now! MARKET - LITERATURESHOW - DANCELur sagar December 5th 2008 ANIMATION - LITERATUREIrakurraldia December 6th 2008 CELEBRATION - BASQUE COUNTRYLECTURE - THEATRETxotxongiloaren bitxikeria December 6th 2008 PRESENTATION - HISTORYHistoria kondatzen duten 40 tokiak / les 40 lieux qui font l'Histoire December 6th 2008 SHOW - INAUGURATIONAneta Bokaleko December 6th 2008 SHOW - THEATREFauxto karrusa December 6th 2008 EXHIBITION - VISUAL ARTSEXHIBITION - VISUAL ARTSEXHIBITION - VISUAL ARTSEXHIBITION - PHOTOGRAPHY
|