« Itzuli albistegira

Aneta Bokaleko: Koldo Amestoy eta Pantxix Bidart artisten bidaia...

2008-04-12

"Aneta Bokaleko", Koldo Amestoy kondalariaren eta Pantxix Bidart musikariaren ikusgarri berria da. Euskarazko ikusgarri horren estreinaldia apirilaren 18an iraganen da Heletan, "Itsasoa" gunean, gaueko 21:00etan.

Aneta Bokaleko: Koldo Amestoy eta Pantxix Bidart artisten bidaia...

Kantua eta musika ipuinarekin nahasiko dira

Koldo Amestoy ipuinaren berpizte alorrean aintzindari bezala ezagutua da Euskal Herrian. 1983az geroz, ipuin kontatzen ibiltzen da.

Artistak bere idazlan propioei beti eta leku gehiago uzten die, ikusgarri bakoitzari bere ezaugarria ematen diolarik : kontakizuna eramaten dakien kondalariarena entzunaraziz, gaurko jendetasuna taulagainean agertuz, ironia eta lotsagabekeriaz argituz.

Arlo desberdinetako artistekin lan egitea gustatzen zaio. "Aneta Bokaleko" ikusgarriarentzat, Pantxix Bidartek euskarazko, gaskoinezko, inglesezezko eta frantsesezko olerkiak musikatu ditu, ondoko idazleen olerkietan oinarriturik : Kenneth White (Mendebaldeko ateak), Aurelia Arkotxa, Martin de Hoyarzabal, Johannes Etxeberri (balearrantzaleen otoitzak),...

2008ko ostailean, Angelun, ikusgarriaren frantsesezko bertsioa "Aneta du Boucau" estreinatu zuten, gaitzeko arrakasta bilduz.

Itsasoa eta bidaiaren gaia

Ikuskizun hau "Aneta Bokaleko" kondairaren inguruan moldatua da.

Aturri ibaiari, itsasoarena erantsita, horra hemen itsasoaren gaiari loturik daukagun kontaketa bakarrenetariko bat.

Ipuin harrigarri honen inguruan pizten dira eta agertzen hainbat kontakizun eta aipamen, ibaia, itsasoa, ugartea, eta bale ehizari loturikoak :

  • Bixintxo, Anetaren senarra da. Aturri ibaiko arrantzalea dugu. Bere gogoak "ibaia" agertu eta biziaraziko digu. Pirinioetatik jausten diren erreketako urek osatzen dutela, lurra eta itsas zabala elkarri josiko ditu, hainbat ahaleginen ondotik, bere neurriko ibaiahoa "urhandian" trenkatuta.
  • Amaiur, Anetaren semea dugu, honen bularretako umea. Bere baitan dauka bale ehizaren memorioa. Aitaren pinaza barnean, amaren besotartean kokatuta, bere gogoa bidean emango du, balearrantzaleen uharatik kontaketa eta ixtorio-mixterio frango entzun araziko digula. Itsasoko bideetan, Aturritik Saint-Laurent ibaieraino, baten bokaletik bestearen ibaiahora, Ternuako "lur berrietaraino"...

Ikusgarri berezi bat, arte alor desberdinak nahasten dituena. Ez huts egin !

Xehetasun gehiago:

Subscribe to our events newsletter

Every week receive a selection of events by e-mail from the Basque Cultural Institute.
Subscribe now!

SHOW - INAUGURATION

Koldo Amestoy August 29th 2008

CONCERT(S) - ROCK

Pib All Star - Zpeiz Mukaki - Sorkun - Esne Beltza August 29th 2008

MEETING - MUSIC

Batenbila - Itxaro Borda August 29th 2008

TALES - SINGING

Aneta du Boucau August 30th 2008

ANIMATION - DANCE

Naizena ez naiz August 30th 2008

CONCERT(S) - KANTALDI

Amaren Alabak August 31st 2008

ANIMATION - BASQUE COUNTRY

Itsaslapurren meza August 31st 2008

CONCERT(S) - KANTALDI

Izarrak August 31st 2008

EXHIBITION - VISUAL ARTS

Euskal margolaritza garaikidea

EXHIBITION - PHOTOGRAPHY

Euskal Herria 1860-1930

EXHIBITION - BATEKMILA EXHIBITION

Batekmila - Euskal Munduak

EXHIBITION - HERITAGE

Saralegui - Lesca

Pays basque numerique