« Itzuli albistegira

Euskal Herria Zuzenean festibalak Zuberoari agur

2008-06-07

Euskal Herria Zuzenean festibala Zuberoan iraganen da azken aldikotz, Idauze-Mendin hain zuzen, heldu den ekainaren 27, 28 eta 29an. Festibalaren webgune arraberrituak aurtengo edizioaren aitzin-programazioaren berri ematen du. Laguntzaileek oraindanik izena eman lezakete bertan.

Euskal Herria Zuzenean festibalak Zuberoari agur

Euskal Herria Zuzenean Zuberoan iraganen bada aurten ere ekainaren 27tik 28ra, azken aldia izango da. Izan ere 13. edizio honekin batera Arrosako aldairaz geroztik 2003an publikoak ezagutu zituen Idauze-Mendiko alorretatik behin-betikotz urrunduko da festibala.

Kokapen berriaren inguruan ez da oraino komunikatu eta mementukotz antolatzaileek lehen-lehenik Zuberotarren behar bezala omentzea dute helburu, bost urtez eskaini laguntzarengatik.

Behin-behineko egitaraua zabaltzen hasi dira ere bai. Zonbait talderen izenak plazaratu dira:

  • Toots and the Maytals
  • Keny Arkana
  • Obrint Pas
  • Latzen
  • Ruper Ordorika

Kontzertuetaz aparte animazio egitarau aberatsa prestatzen ari dira ere, belaunaldi guzien gustukoak izan beharko luketeenak.

http://www.ehz-festibala.com guneak 2008ko behin-behineko programazioa agerian uzten du baita festibala egin nahi dutenek baliagarriak kausi ditzaketen informazio parrasta bat.

Bide batez laguntzaile izan nahi dutenek ere beren izena eman lezakete gunean dagoen formulario bat betez.

Webgunearen eraldaketa Euskal kultur erakundeari esker eramana izan da, kultura edukien sareratzea bultzatu nahi duen "Eduki" formakuntza programaren barnean.

Xehetasunak:

Subscribe to our events newsletter

Every week receive a selection of events by e-mail from the Basque Cultural Institute.
Subscribe now!

MARKET - LITERATURE

43. Durangoko Azoka

SHOW - DANCE

Lur sagar December 5th 2008

ANIMATION - LITERATURE

Irakurraldia December 6th 2008

CELEBRATION - BASQUE COUNTRY

Nafarroaren Eguna

LECTURE - THEATRE

Txotxongiloaren bitxikeria December 6th 2008

PRESENTATION - HISTORY

Historia kondatzen duten 40 tokiak / les 40 lieux qui font l'Histoire December 6th 2008

SHOW - INAUGURATION

Aneta Bokaleko December 6th 2008

SHOW - THEATRE

Fauxto karrusa December 6th 2008

EXHIBITION - VISUAL ARTS

Kolatze Artea

EXHIBITION - VISUAL ARTS

Gonzalo Etxebarria

EXHIBITION - VISUAL ARTS

Soinuak Soin

EXHIBITION - PHOTOGRAPHY

Etxebar 007

Pays basque numerique