« Itzuli albistegira

Hitzaditza 2008: izena eman eta trebatu!

2008-05-20

Euskal kultur erakundeak eta AEK-k Hitzaditza, euskarazko diktaketaren hirugarren edizioa proposatzen dute maiatzaren 31n, 9:30etan, larunbatez, Baionan, AEK-ren egoitza berrian. Hiru maila proposatuak dira aurten. Izena eman oraindanik !

Hitzaditza 2008: izena eman eta trebatu!

2007an, 70 bat pertsonek ariketan parte hartu zuten, bi maila ezberdinetan : lehena, eta lehen aldikotz, 12 urtetarik 15 urte arteko gaztetxoena, bestea aldiz helduena.

Aurten, testu bat proposatuko zaie 13 urtetarik 16 urte arteko gaztetxoei. Helduak aldiz bi taldetan banatuko dira : euskara ikasten ari direnak eta euskaldunak. Euskaltzaindiak testu guziak balioztatuko ditu. Hizkuntza mailaren araberako ariketak izanen dira. Aitzineko urteetan bezala, testuen idazleak diktaketa egunean ezagutuko dira.

Ariketa hau aitzaki bat besterik ez da euskarazko momentu goxo baten iragaiteko : topaketak iparraldeko idazleekin, euskarazko liburuen eskaintza, kultura animazioa eta euskal kulturarekin zer ikusteko duten sarien banaketa.

Izenak eman daitezke Euskal kultur erakundearen webgunean (www.hitzaditza.eke.org) edo deituz (EKE : 05.59.93.25.25. / AEK : 05.59.49.11.81.)

Bestalde, parte-hartzaileek AEK-ren egoitzaren azpian kokatua den "Kalostrape" ostatuan bazkaltzeko parada ukanen dute.

Aitzineko urteetan bezala, nahi duenak sarean treba daiteke zonbait ariketa eginez. Aurten Mixel Thicoipe, Xipri Arbelbide, Anjel Lertxundi eta Marikita Tambourin idazleen testuetan oinarritzen diren testuak proposatuak dira 4 jokoren bidez.

Xehetasunak eta trebatzeko jokoak sarean:

Subscribe to our events newsletter

Every week receive a selection of events by e-mail from the Basque Cultural Institute.
Subscribe now!

CHAMPIONSHIP - VISUAL ARTS

Sormenaren eresiak September 7th 2008

MEETING - MUSIC

Izpegiko txalaparta festa September 7th 2008

CONCERT(S) - MUSIC

Maialen - Xabaltx September 7th 2008

CONCERT(S) - KANTALDI

Izarrak September 7th 2008

LECTURE - HERITAGE

Gaztelu mendiko ikerketa arkeologikoak September 10th 2008

CONCERT(S) - CHOIR SINGING

Oldarra September 12th 2008

ANIMATION - CIRCUS

Oreka - Ate idekitzeak

MUSIC - VISUAL ARTS

Ertz - Bertze Musiken Jaialdia

EXHIBITION - VISUAL ARTS

Euskal margolaritza garaikidea

EXHIBITION - PHOTOGRAPHY

Euskal Herria 1860-1930

EXHIBITION - BATEKMILA EXHIBITION

Batekmila - Euskal Munduak

EXHIBITION - HERITAGE

Saralegui - Lesca

Pays basque numerique