Photo album

Jean Bost (1934 - 1995)

Jean Bost naturalista (1934-1995)
Jean Bost naturalista (1934-1995)
Jean Bost naturalista (1934-1995)
Jean Bost naturalista (1934-1995)

Jean Bost (1934-1995) biologia erakasle gisa ari izana zen Ravel Lizeoan Donibane Lohizunen baita Baionako IUFM errienten eskolan. 1962tik 1995 arte erakasle eta ikasle belaunaldi anitzek ezagutu eta preziatu dute aparteko pertsona hau. Humanismo anitzekin tokian tokiko naturguneen eta espezieen ezagutza bultzatu du. Elkarte eta erakunde frangok bere jakitatea berenganatu dute, hala nola Euskal kultur erakundeak euskal ondarearen batzorde iraunkorr ean (batzorde-kidea izan zen). Danielle Albizuk omendu zuen bere olerki batean.

Drosera

Urgeldiko lorea, drosera,
Goizeko ihintzaren dirdira,
Eguzki goxoari begira,
Egun goizean itzali zira.

Haizegoaren bihotz nigarra,
Xori guziak ixildu dira.
Azilaren erdian joan zira
Jean Bost, gure anaia suharra.

Nior ez omen da ordegabea,
Gauza hori ez daiteke egia,
Zure eskasez dugu betea
Elgarren bihotz eta arima.

Funtsezko borrokaria,
Bakea eta Justizia,
Naturaren begiralea,
Erakasle paregabea.

Orai zer egin zu gabe ?

Atxiki behar da esperantza.
Zure mezua ez da galdua.
Segi dezagun zure bidea,
Ez adiorik, Jean, lagun maitea.

Related contents

Photo of the week

Hatza 2012

Hatza 2012
Send us your Basque culture related pictures to help us enrich the portal website's common archives!

Our Basque Worlds

Show your Basque worlds. Your everyday Basque universe, the Basque worlds of your dreams or those discovered on your travels... Share your impressions with photos... www.guremunduak.com