|
(We apologize for not being able to present the contents in English for the moment. You can get the information in absence in one of the other languages available on the site. ). Language Issues Batekmila sorkuntza : Baionako Musika kontserbatorioaren ekarpenaBaionako Musika Kontserbatorioaren ekarpena « Batekmila » proiektuarentzat bikoitza da : musika elektroakustiko sorkuntza eta kantaria.
« Batekmila » ikusgarriarentzat egin duen musika sorkuntza nagusiak ordu laurden bat irauten du, baina gero, ikusgarrian zehar, zatitxoak entzuten dira, antzerkiaren eta dantzaren artean loturak eginez, horrela ikusgarriari osotasun bat ematen diola. Kantaria Beñat Achiary da. Baionako Kontserbatorioan ohiko kantua irakasten du, eta kantari gisa, munduan gaindi ibiltzen da. Bere estiloa arras berezia da eta « Batekmila » ikusgarrian ere, ez du kanturik hastetik buru ematen, baizik eta hitz bat edo hitzak hartuz, hobeki erran onomatopeiak baliatuz, zerbait aparteko eskaintzen du. Batekmila programme![]() Batekmila a reçu le label de la commission nationale française de l'UNESCO |