(We apologize for not being able to present the contents in English for the moment. You can get the information in absence in one of the other languages available on the site. ). Language Issues

Iakutiarren egonaldia Euskal Herrian

Diamanteen eta iparburuko zaldi ttipien herrialdetik etorri German-ek eta Claudia-k, beren herriko kultura eta musika ezagutaraziko dizkigute maiatzaren 25etik 28ra Euskal Herrian eginen duten egonaldian...

8 oreneko aldea, 12 oren Parisetik hegazkinez, usaian Iakutia deitzen dugun Sakha Errepublika, urrun iduritzen zaigu...


Iakuteak, mendiek eta taigak lurraldearen erdia estaltzen duten Siberiako eskualde horretan bizi dira.

Ikus argazki bilduma: Claudia eta German Khatylaevy

Entzun musika zati bat: Claudia eta German Khatylaevy (MP3)



Kontraste handiko herria

Iakutia Frantzia baino kasik sei aldiz handiagoa da eta biztanlegoa 60 aldiz ttikiagoa du. Gainera, eskualde batzutan, 110 gradoko ezohiko bitarte termikoa du. Kontraste handiko herria beraz... Iakoutsk hiriburuan, urik gabeko zurezko etxeak, betunezko eraikin handien ondoan agertzen dira, erdialdeko Iakutiko zelaiak eta iparraldeko mendiak...


Trukaketa egonaldi bat

German-ek eta Claudia-k hori guzia ekarriko dute...

Bi musikari horiek nazioarteko lehiaketa ezberdinak irabazi dituzte, Erresuma Batuan, Japonian, Alemanian, Estatu Batuetan eta Frantzian. Kanpoan eman duten azken kontzertua Parisen izan da, Siberiako Herrien kongresuan, 2003ko azaroan. Ohiko musika tresnak baliatuz, etno-folk musika egiten dute, Iakute-Sakha herriko folklorean oinarritu melodiak, xori kantuekin ala taiga nahiz tundrako soinuekin nahasiak.

Atzerrian ez direlarik, German-ek eta Claudia-k mosugitarra eta kantu klaseak ematen dituzte haurrei eta kontzertuak ematen heien Errepublikako herrietan, urruneko herrialde horien biztanleen alaitzeko. Iakutia beren herritik kanpo ezagutarazteko, Sakha Errepublikoko (Iakutia) artista sarituen titulua ukanen dute laster.

Euskal Herrian eginen duten egonaldia trukaketarako aitzakia da...

Beren kulturaren aberastasuna, beren musikaren berezitasuna eta unibertsaltasuna ezagutaraziko dizkiete tokiko jendei... Hain urrun, hain hurbil...

Bestalde, dokumental bat ikusten ahalko da," Trumpï", Atalanteko "Rencontres sur les docks"  festibalaren kari, eta zibilizazio hortan berezitu etnologo baten azalpenak entzuten ahalko dira ere. Gainera, kontzertu bat antolatua izanen da tokiko artista batzuekin...

Egitarau osoa hemen

Xehetasunak :

Euskal kultur erakundea : frank suarez

Our agenda

The next events to be (co)organised the Basque Cultural Institute are as follows:

[+] All the events

Travelling exhibitions

The Basque Cultural Institute has produced various exhibitions with the aim of introducing different aspects of Basque culture to a wide audience. They often provide the occasion to organise cultural events, both in the Basque Country and elsewhere.
Further details

Publications by the Basque Cultural Institute

Some of the publications produced by the Basque Cultural Institute since 2000. Further details