(We apologize for not being able to present the contents in English for the moment. You can get the information in absence in one of the other languages available on the site. ). Language Issues

Amerikanoa : atzerriratu etorkinaren irudiak

Euskaldunak nola ikusiak diren Argentinan

Argentinako biztanleriaren gehiengo handia Europako etorkinen ondorengoz osatua da. Espainia eta Italia dira etorkin gehien eman dituzten herrialdeak. Juduen eta Libanoarren erkidego handiak ere badira.

Euskal erkidegoa ere ikusten da Argentinan (deiturak –15 000 inguru Argentinan-, euskal zentroak, elkarretaratze handiak) eta aipatzen da (Palabra de Vasco : «Euskaldunaren hitza», el vasco tesonero : «Euskaldun tematsua», el vasco lechero : «Euskaldun esneketaria»). Ikur ikusgarri eta esaldi ezagun horietaz haraindian, Euskaldunak nola hartuak dira Argentinan, nola ikusten dute beren burua ?

2004ko azaroan, mundukoeuskaldunak@gruposyahoo.com eztabaida taldeak (Euskosare) galdera horien inguruan solasaldiak izan ditu.

Hona horien zati batzu…

Mitotik errealitatera

« Esneketari euskaldunak tokiko folklorearen parte dira zeren, lehen etorkinetarik anitz lan horretan ari baitziren XIX. mendearen bigarren erdialdean ».

« Badu aspaldi ez dela gehiago esneketaririk hemen, ez euskaldunik ez besterik ».

« Euskaldunen ondokoen kopuruaren azterketa kantitatibo bat egiten dut Buenos Aireseko lurraldeko udalerri guzietan. Biztanleriaren %18 Euskaldunen ondokoak diren tokietan, galdekatu pertsonek hauxe erraten digute : "Hemen, Euskaldun anitz bada". Baina proportzio handiagoak aurkitzen diren tokietan, hauxe erraten digute : "Lehen, Euskaldun anitz bazen hemen, baina orai ez".

Asimilazioa baino, integrazioa

«Gaur egun ezin da orokortasunik finkatu Argentinako Euskaldunei buruz, zeren ez baitira, hauen arbasoen gisan, iharduera ekonomiko berezi bati lotuak. Euskal atzerriratuek jakin izan dute "ghettotik" ateratzen. Ez dira zirkulu hetsi eta baztertu batean gelditu. Alderantziz, sustraiak ukatu gabe, Argentinar bihurtzea onartu dute. Horra zergatik hauen ondorengoak gizarte-kapa eta lan-sektore guzietan barneratuak diren gaur egun. Argentinan, "euskaldun" hitzak badu bere erranahia.

Euskaldunak orotan dira. Futbol, ekonomia, politikaren alorretan aurkitzen dira euskal izenak. Horrez gain, hauetarik anitz harro dira (espantuka ari dira) «vasco» izengoitia ukaiteaz. Adibidez Olarticoecheak, futbolari eta atezain ohiak « Euskalduna » zuen izengoitia. Beraz, Euskaldunen presentzia Argentinan oso hedatua da. Nola dira gaur egun ? Beste Argentinarrak bezala, batzu ongi, besteak gaizki, azken hauek seguraski gehiago izanik pobreziaren emendatzeagatik.

Nonahi izanik ere, noranahi joanik ere, Argentinan Euskaldunen presentzia arrunt normala da. Lehengo euskal atzerriratzearen lekuko bizia da.

Nortasun bikoitza

« Aita Argentinara etorri zen 1951an, 26 urte zituela, zenbait urte lehenago hara joan zen honen arrebak galdeginik.

Zernahi egin zuen ogia irabazteko lur emangaitz hartan, sorterriarekin zerikusirik ez zuena. Beti erraten zigun ez zigula dirurik utziko, maitasuna, errespetua, pazientzia eta iraunkortasuna baizik. Ez du sekulan Argentina gaitzetsi gure aitzinean, momenturik txarrenetan ere (…). Harro naiz Euskalduna izateaz eta honekin normalki bizitzeaz, jakin badakigu ere hemen bizi garela baina familiaren beste partea urrun bizi dela, itsasoz haraindian. Ikasi dugu itsasoz bestaldeko familia maitatzen, argazkiei eta istorioak kontatzean aitak sentiarazten zigun maitasunari esker».

Ongi heldu Argentinako gizartean ?

«Argentinako gizartean etorkinek gora egiteko aukera zuten. Horregatik etorkinen haur gehienek goi-mailako ikasketak egin eta (dohainik dira unibertsitatea sortuz geroztik 1826an), lanbide liberaletan aritzeko parada izan zuten (abokatu, mediku, idazle gisa…) Ohitura batzuk bizirik irauten badute ere (txapela, pilota), badu aspaldi (hiru belaunaldi) Euskaldunen ondokoen gehiengo nagusia ez dela gehiago arbasoen lan bortitzetan aritzen».

«Ez naiz komentzitua atzerriratu euskaldunen gizarte gorakadaz. Anitz maila sozialan gora joan badira ere, ez da denen kasua izan. "Bizi istorioak" idazteko unean, gehienetan erreusitu dutenenak hautatzen ditugu, besteak ahantziz. »

La Argentina de los vascos en bertsos

José María Iparragirre | 1820, Urretxu - 1881, Itsaso. |

"En todos los países hay buena gente,
pero el corazón te dice: vuelve al País Vasco"

Cantante y poeta vasco, de Gipuzkoa.
Autor del célebre himno Gernikako arbola – El árbol de Gernika.
En 1885 se exila en América y contrae matrimonio en Buenos Aires
con una guipuzcoana. Regresa a su país en 1878.

Bertso creado en 2004 por Pierra Lako

"Gracias a esta exposición podremos comprender
Por qué, tiempo atrás, tantos Vascos salieron de su país,
Las familias numerosas y los caseríos pequeños vivían con dificultades
Sin duda alguna, se ilusionaron con las grandes extensiones de Argentina
Hoy, sus descendientes buscan sus raíces".

Pierra Lako, miembro fundador de la asociación Euskal Argentina.