(We apologize for not being able to present the contents in English for the moment. You can get the information in absence in one of the other languages available on the site. ). Language Issues

Gaurko legezko estatutuak

Hizkuntza ofiziala hego Euskal Herrian

Euskal Autonomia Erkidegoko araudiak (1979) dio euskara eta gaztelera ko-ofizialak direla. 1982an euskararen erabilpena arautzen duen legea onartua izan da. Lege horrek bereziki administrazioko, erakaskuntzako eta komunikabideetako erabilpena arautzen du.

Nafarroan, Euskal Autonomia Erkidegoko estatuaren pareko « Amejoramiento del Fuero de Navarra » (1982) araudiak, euskararen ko-ofizialtasuna onartzen du eremu euskaldunean eta mistoan. 



Ipar Euskal Herrian legezko onarpen ofizialik ez

Frantses estatuan mintzatu beste "eskualdeko" hizkuntzak bezala, euskarak ez du ezagupen konstituzional berezirik, ofizialtasunaren aldeko aldarrikapenak sekulan baino garbiago agertzen baldin badira ere.

Baiona (arg.M.Palmiero)

Euskal Herrian Euskaraz, Euskal Konfederazioa edo Demoak bezalako elkarteak saiatzen dira euskarari toki baten ematea bizi publikoan (Herriko Etxeetan, Saltegi handietan, bide seinaletikan, Zerbitzu publiko garrantzitsuetan).

Oraindik anitz gelditzen da egiteko familia transmisioari, irakaskuntzari eta hizkuntza ingurumenari dagokienez.Estatuko, Akitania eskualdeko eta Pirinio Atlantikoetako departamenduko ordezkariek euskararen erakunde publiko bat zutik ezarri dute 2004ko abenduan hizkuntza antolaketa politika baten finkatzeko.

 

Directory of Basque language players

In this directory you will find contact information for the main players in the Basque language classified according to categories (medias, education, resource centres, etc.). Further details