|
(We apologize for not being able to present the contents in English for the moment. You can get the information in absence in one of the other languages available on the site. ). Language Issues Daniel LANDART
Hamazazpi urtetan hasia euskaraz idazten. Hogei urtez (1965-1985) euskal antzerkiaren animatzailea : antzezle (8 aldiz), idazle (12 obra) eta zuzendari (15 antzezlan), 1983an Azpeitiako Antzerki Topaketetan " Zuzendari egokienari " sariaren eskuratzailea. Antzerkilarien Biltzarra elkartearen sortzailea 1967an Baigorrin, eta lan asko egin duena " Euskal Antzerki Taldeen Biltzarrea (EATB) elkartearen barnean (Urnietan abiatua 1977an). Liburuak : Hogoi urte, Aihen ahula (3 edizio), Erranak erran, Batita Haundia (Irun Literatur Saria), Anaiaren azken hitzak. Artikulu askoren idazlea kazeta eta agerkari hauetan : Gazte, Pan-Pin, Etchea, Enbata, Herria, Almanaka… Hogei bat kantuen hitzak egin ditu. Musikatzaileak eta kantariak : Mikel Laboa, Gorka Kñor, Anje Duhalde, Errobi taldea, Mixel Ducau. Lau urtez (1981-1984) igande goizero, Radio Côte Basque irrati publikoan kronikalaria. Bertsu saio askoren antolatzailea eta gaijartzailea. Gai horretaz erakusketa eta liburu baten egiten partehartzailea. Euskaltzain urgazlea (1979). 1985az geroz euskal kultura alorreko profesionala, luzaz inprimerian ari izan ondoan. Euskal kultur erakundean zuzendariorde egona 1990etik 2010era.
Video library![]() Zazpi emankizuna [+] All videos Directory of Basque actors![]() A directory of Basque language actors in the Northern Basque Country (artists and companies, programmers, resource centres, etc.). |