(We apologize for not being able to present the contents in English for the moment. You can get the information in absence in one of the other languages available on the site. ). Language Issues

Profesionalizatze bidean

1998az geroz, euskaldun batek baino gehiagok bere arteaz profesionalki bizitzeko hautua egin du, antzerki-lanak euskaraz eta frantsesez emanez. 

Azken aldian, Azika (http://www.azika.org) eta Traboules txotxongilo taldeek beren lehen sorkuntzak aurkeztu dituzte eta profesionalisatze bidean dira.

Azken hamabi urteetan Biarritzen finkatu Le théâtre des Chimères (http://www.theatre-des-chimeres.com) konpainiak « Haurra xutik » aurkeztu du, Olatz Beobide eta Txomin Héguy antzezleekin. Momentu honetan, konpainia hori lan handia egiten ari da "Kaukaziar kreazko borobila" Bertolt Brecht-en "Le cercle de craie caucasien"-en euskarazko bertsioaren sortzeko.