(We apologize for not being able to present the contents in English for the moment. You can get the information in absence in one of the other languages available on the site. ). Language Issues

Toberak

Tobera-munstra deitu herri antzerki moten bidez, gizarteak herritar baten portaera salatzen zuen. Zigor kolektibo hori Europa guzian hedatua izan da, "charivari", "cencerrada", "rough music", Euskal Herrian ere karrusa, galarrotsak, toberak edo kabalkadak izenekin. Forma zahar horretan iraun zuen 1937a arte.


Alegiazko auzi bat

1937ko toberak Irisarrin

1937ko toberak Irisarrin. Epaileen karrosa.

Besta eder baten egiteko aitzakia zen. Antzerki zatiriko honetan, alegiazko auzi bat antzezten zen, gorte eta sujetekin.
Auziaz gain, dantzak bazuen ikaragarriko garrantzia, dantzari kategoria ezberdinekin : bolantak, kaxkarotak, basandereak, andere xuriak. Partehartzailetan, besteak beste, bertsolariak, musikariak, pailazoak publikoa irri eginarazteko, aurkitzen ziren.
Denek desfile batean lerrokaturik herriko plazara heldu ziren ikuskizuna irekitzen zutela bai eta bukatzen, herritar andana baten parte hartzearekin.


1937ko toberak Irisarrin

1937ko toberak Irisarrin. Desfilea plazan sartzen.

Gehiago jakin: Irisarriko toberak

Toberen bilakaera

Baigorriko toberak 1976an

Baigorriko toberak 1976an emanak, "Etxe sartzea".

1939-1945ko gerla ondoan, gizartea aldatu da, eta harekin, ohidurak ere. Jadanik kritikatua zen toberen forma hori pixkanaka desagertu da. 1937an Irisarrin iragan toberak azkenak ditaizke.
Antolatu dira kabalkadak bai eta tobera gisakoak, gaiak aldatuz. Adibidez, 1950 urtetik landa, alegiazko gaietan oinarriturik zeudenak, Luhuson eta Makean, aitzinagoko joko guziak atxikiz (dantza, auzi, zirtzil, zaldizko, huxer,...).
1970 urteetan, Europa guzian antzerkiaren formak erreberritzen ari zirela, abertzaleek toberen irakurketa politiko berri bat proposatu zuten, tokiko boteren ordenuaren zalantzan ezartzeko (Eiheralarren 1988an, Baigorrin 1976an, Amikuzen 1991an, besteak beste).

Kabalkadak gaur

1990 urteetatik goiti egin gogoeten ondorioz, orai antolatzen diren kabalkadak konpromiso bat aurkitu dute. Herrien arazoa aipatzen dira baina denen tendentzia kontutan hartuz eta bortizkeririk gabe. Herriko elkartasuna sustatzeko eta bermatzeko du gehien bat lehen helburua.

Itsasuko kabalkadak

Itsasuko kabalkadak 2007an. Argazkia: Gaizka Iroz

Fonoteka

Entzun Xabier Itçaina ikerlariak Uztaritzen eman hitzaldiaren pasarte batzu. "Lapurdiko toberak XIX. eta XX. mendeetan", Uztaritze, Hartzaro festibala 2010 (2010/02/05).

Bibliografia

  • Xabier Itçaina
  • Théâtres basques, une histoire du théâtre populaire en marche. Hélène Etchecopar-Etchart, Bayonne, Gatuzain, 2001.
  • Tobera-mustrak Lapurdi barnekaldean. Xabier Itzaina, Sukil, cuadernos de cultura tradicional (Iruña-Pamplona), 2, Iruña-Pamplona, 1998, p. 2-18.
  • Sanction morale, fête et politique : le charivari à Itxassou au XIXe siècle. Xabier Itzaina, Revue d'Histoire de Bayonne, du Pays-Basque et du Bas-Adour, 151, 1996, p. 435-450.
  • La tradition de danse en Béarn et Pays Basque français". Jean-Michel Guilcher. Editions de la MSH, Paris, 1984.
  • "Etudes sur le théâtre basque. Le théâtre comique. Chikitoak et koblak. Mascarades souletines. Tragi-comédies de Carnaval. Sérénades charivariques. Parades charivariques. Farces charivariques." par Georges Hérelle. Librairie Ancienne Honoré Champion-Edouard Champion. 5, quai Malaquais, Paris, 1925.

Igo



Xabier Itçaina: Toberak en Labourd


Xabier Itçaina

Xabier Itçaina, chercheur au CNRS, étudie les parades charivariques, en particulier celles ayant été organisées en Labourd au XIXe et XXe siècles. Dans les extraits de la conférence donnée au festival Hartzaro 2010, il nous parle du rituel de ces charivaris, des exemples labourdins, des interdits et changements qu'ils ont subis, et de la place particulière des danseurs dans les toberak.