(We apologize for not being able to present the contents in English for the moment. You can get the information in absence in one of the other languages available on the site. ). Language Issues

Euskal dantza historian

Natalie Morel-Borotraren ikerketaren zati bat.

Iturria

"Kantuketan, l'univers du chant basque" - Denis Laborde (zuz)  - Elkarlanean arg.


"XIX. menderaino, Euskaldunen aparteko fisiko dohainak dira gehien aipatzen : erraten da zaluak, azkarrak direla, gorputz ariketak gustoko dituztela eta horregatik biziki "pilotari" onak direla, baina ere  mandatari bezala baliatzen ziren lekaio eta militar preziatuak.
« Euskaldun bat bezala trostan ibilarazi nauzue », dio Molièren pertsonaia batek (1656) : alabaina « Euskaldun bat bezala lasterka ibiltzea » ohiko esaera da, Furetière-ren hiztegiak frogatu bezala (1690).

Baina Euskaldunak dantzari bezala ezagutuak dira ere, eta Voltairen esaldi famatuaren arabera"Pirinioetako zolan bizi edo hobe erran jauzi egiten duten herri horiek" bilakatu dira.


Lully ez zebilen oker, bere taldearen parte batentzat Euskaldunak bildu zituelarik. Musika jakitun instrumental frantsesak koreografia horien aztarnak baditu, hala nola Marin Marais, Couperin edo Jean-Philippe Rameau-ren Le Basque edo Branle de Basque deitu dantzetan. Bestalde, frantses opera batek baino gehiagok batzuetan "herriko doinu batean" dantzatuak diren"Euskaldunen sartzeak" eskaintzen dituzte.


Hiru urrats « Euskal urratsa», « Euskal urrats handia », « Euskal jauzia » baletaren hiztegian sartzen dira. "

Directory of players from the world of Basque dance

A directory of all those involved in Basque dance in the Northern Basque Country (choreographers and companies, programmers, resource centres, etc.).