|
(We apologize for not being able to present the contents in English for the moment. You can get the information in absence in one of the other languages available on the site. ). Language Issues Juan Antonio UrbeltzJuan Antonio Urbeltz (Iruñea, 1940) euskal dantza tradizionalaren ikertzaile eta sustatzaile garrantzitsuenetako bat da. Koreografo, antropologo eta folkloristak Euskal Herriko ohiko dantzen bilketa abiatu zuen 1960. hamarkadan, ondare hori berreskuratzeko, biziarazteko eta berritzeko asmoz. Tradizioaren iturri zaharretara jo, ongi ezagutu, transmititu bide berriak eraikiz, hauxe izan da Juan Antonio Urbeltzen lan ardatz nagusia 1960. hamarkadaz geroz. Donostiako Argia dantza taldeko kideekin, hasi zen herriz herri, Euskal Herriko zazpi probintziak zeharkatuz, tokiko dantzen ikasten eta biltzen. Bildutako altxor horietako berreskuratze lan nabarmena "Axuri Beltza" Jaurrietako nesken dantza (1969) izan zen. Dantzen sinbolismoa eta ohiduren interpretazioa ikertu ditu. Hainbat liburu ere idatzi ditu. Gaur egun, donostiar ospetsuak segitzen du ikusgarriak sortzen, Argia dantza taldearen zuzendaritzan. 2004az geroz, Dantzaren Nazioarteko Kontseiluko kide dago. J.A.Urbeltz-ekin elkarrizketa: bideo-zatiak2010eko udan, Euskal kultur erakundeak Juan Antonio Urbeltz filmatu du Donostian.
J.A. Urbeltz-en bibliografia
|