|
(We apologize for not being able to present the contents in English for the moment. You can get the information in absence in one of the other languages available on the site. ). Language Issues ZuberoaZazpi probintzietan txikiena den Xiberoak bere ohidurak atxikitzen jakin du : Maskaradak" Maskarada eta pastorala sakratuak dira. Herriaren ohorea eta urguilua dira." Jean-Michel Bedaxagar (1972)
Maskarada Zuberoan (Altzai) - Argazkia : Sébastien Carlier Xiberoko maskarada ihauteri garaian egiten da. Dantza eta predikuak nahasten ditu. Luzaz ez da egin, jende anitz Xiberotik joan baita, baina berriki berriz egiten hasi dira, tokiko jendeek ohidurak eta modernismoa nahasten jakin dutelako. ElitismoaXiberutarrek beren garaira egokitzea jakin dute. Pertsonaia batzu desagertu dira, beste batzu agertu dira. Dantzan gertatu elitismoak gaineratekoa ahantzarazi du. Napoleonen garaitik, urrats berriak sortuak izan dira. Atletismo gehiago eskatzen duten "entrexat " eta " frisat " deitu urratsak agertu dira. Ondorioz, maskarada desagertzekotan izan da ihauteri bezala dantzari ikusgarria bilakatzeko, batzuetan pertsonaien erran-nahia ahantziz. Xiberutarrak eta etnografia ikerlariak bereizten dira zeren batzuek dantza nahiago dute, eta beste batzuek ikusgarria egituratzen duen Beltzen eta Gorrien arteko dialektikak irudikatu ihauteri dimentsioari interesatzen dira. Bi talden arteko lehiaGorrien eta Beltzen arteko liskarra : Gorriak = noblezia. Dantzariek Xiberoko irudi bat dira. Beltzak = kanpotarrak. Xiberutarren ganik hurbilago dira, noblezia baino. Behartsuenak irudikatzen dituzte. "Gorriak" desafiatzen dituzte. Maskaradako pertsonaiak : Zamalzaina (erdi gizon, erdi zaldi), Enseiñaria (Xiberoko bandera erakusten duena),Gatuzaina ( halako zurezko aizturrak dituen "gatua"), Kantiniersa, Txereroa (maskaradako bidea irekitzen duena zaldi buztaneko jatsarekin). Mitoak eta emozioakAktoreek pentsatu interpretazioek eta maskaradako jokoko emozioek eta mitoek ikuslea hunkitzen dute.
TrukaketaGerla ondoko maskaradek xiberutar nortasunaren konzientzia kolektiboa laguntzen dute. Herrien arteko trukaketa agerian emana da. Alabaina, maskarada lehenik "herrixketan" ematen da, gazte taldea egiazko probarentzat prest izan dadin : inguruko "herri koxkorretan" dantzatzea. Maskarada ez da gehiago inguruko herrietara mugatzen, Xiberu guzian ibiltzen da. PredikuakEntzuteko maneran erranak dira. Herritarren arreta biltzeko berritzailea izan behar da eta herria, Xiberua aipatu behar dira : krisia ekonomikoa, ohiduren desagertzea, mendialdearen hustea... Komunikabide herrikoiaMaskarada denei irekia da. Xiberu guziko komunikazio tresna da. Horrela, maskarada gomitatzen duen herriko jendeek bertan parte har dezakete. Dantzaren bidez sar daitezke : gomitatzen duen herria dantzari-herria baldin bada, bertako dantzariek erantzuna ematen diete dantzari gomitatuei. Hori egiten dute barrikada bakoitzean. Maskaradaren bukaeran, herri guziak, zahar eta gazteek, aktoreekin bat egiten dute "Moneiñak" dantzatzeko plazan. Ikusle parte hartzaileakHerritar gomitatzaileek maskaradan parte hartzen dute predikuak arretaz entzunez. Baina batzuetan parte hartzen dute ere. Predikariak bere testua ezagutu behar du baina publikoari kasu egin behar dio eta koblakari batek bezala inprobisatzea gai izan behar du. Konplizitate positibo edo negatiboa bada gazteen eta ikusleen artean, hauek bat-batean parte har dezaketelarik. Halere, komunikazio hori hautsi da maskarada Xiberutik kanpo ibiltzen hasi zenetik (euskalkiaren gatik...). Maskarada Xiberuko instituzio bat da, biztanleen arteko komunikazioaren ondorioz sortzen dena. PastoralaXiberoko pastorala kanpoan egiten den euskal antzerki herrikoiaren mota landuena da. Lehen idazkiak XVIII. mendekoak baldin badira ere, antzezten eta kantatzen den antzerki horren jatorria erdiaroko antzerkietan kokatzen da seguraski. |