Euskal kultur erakundeak eta Alberdania argitaletxeak, Sylvet Caro idazle hazpandarrak umeendako idatzi duen liburuaren irabazteko parada ematen dizute. Marko Armspach marrazkilari ezagunak egin du liburuaren ilustrazioa. Euskarazko moldaketa Kattalin Totorika itzultzailearena da. Alberdania etxeak plazaratzen du Euskal Herri osoan.
"Bataklon eta karamelo sorgina" albuma Iparraldean sortu eta Hegoaldean ekoiztuko den sail baten lehen alea da. Sei urtetik gorako haurrentzako izanen dira sail honetako ipuinak. Denak ere BataKlon ahari (marro) sinpatikoa izanen dutelarik pertsonaia nagusia. Album hauek Euskal Herriko elezahar eta kondairak berritu nahi dizkigute egungo hizkeran eta ikusmoldean, eta egungo arazoen berri emanez.
Alberdania argitaletxeak eramaten du egitasmoa. Lehen ale horrentzat Euskal kultur erakundeak Marko Armspach marrazkilariaren obra artistikoa lagundu du bereziki. Jatorrizko testua (frantsesezkoa) Sylvet Caro idazlearena da. Kattalin Totorika itzultzaileak euskaratu du.