Ahozko literatura

Euskara ahozko literatura bizi baten oinarria izan da. Honen lekuko, gaur egun indarrean dugun bertsolaritza.

Hamaseigarren mende ondarrean, Espainiako Erregearen historialaria zen Esteban de Garibayek ikerlan handiak egin zituen euskal idazki zatitxo, olerki, ipuin eta erran-zaharrak biltzeko. Halaber, Arnaud d’Oyhenart, xiberotar olerkari-historialariak, 1657an plazaratu zuen liburuak, bi zati ditu : “Atsotitzak eta Oihenarten gaztaroa neurtitzetan”.

Horrek frogatzen du beraz, Europako Pizkundea baino lehen, Euskal Herrian ahozko literaturaren ohidura bazegoela, hain segur, bertsolaritzan oinarritzen zena.

Azken hogeita hamar urte hauetan, beste kultur-adierazpen batzuk ere funtzio garrantzitsu bat bete dute euskararen berjabetze prozesuan, horietan kantua eta antzerkia.

Supazterreko distira beste argi mota batzuek aldatu badute ere, ipuinak, beti, gu guztien gogo-bihotzak hunkitzen ditu. Koldo Amestoy eta Pello Añorga ipuin kontalari profesionalek, ezin hobeki badakite hitza indarrean ezarriz jendea xoratzen...

Interviews and sound documents

Daniel Landart

Date: 2011-11-22 | Interview language: Euskara

''Writing has been a good remedy forme''

Daniel Landart (1946 -Saint-Esteben, Lower Navarre) has retired from his position as assistantmanager of the Basque Cultural ...

 

Directory of players from the world of Basque literature

A directory of all those involved in the world of Basque literature in the Northern Basque Country (authors, publishers, resource centres, etc.).