Orain duela lau urte abiatu Gerediaga elkarte antolatzailearen eta Euskal kultur erakundearen arteko partaidetzari esker, Ipar Euskal Herriko argitaratzaileen ekoizpenak argiago agertzen dira Durangoko azokan.
Elkarlan horren karietara, besteak beste Gerediaga-k eremu berezia antolatua die, toki berean izan daitezen. Iparraldeko zazpi argitaletxe atxemanen dira bertan bildurik (ikus azokaren planoa): Agorila, Euskaltzaleen biltzarra, Ikas, Gatuzain, Maiatz, ZTK elkartea, eta, lehen aldikotz Pimientos (Oharra: Elkar-eko Iparraldeko adarra Elkar argitaletxearen mahai ofizialean ordezkatua da.)
Bestalde, liburu batzuen aurkezpen publikoak egin ohi dira Azoka denboran. Iparraldeko idazleak eta artistak ere ez dira faltako "Plateruena" kafe antzokiarekin, "Ahotsenea" sortzaileen gunearekin eta "Umeen txokoa"rekin adostu partaidetzari esker.
Iparraldeko argitaletxeen berritasunak
2011n Iparraldeko argitaletxeek argitaratu liburuak eta diskak:
Euskal kultur erakundearekin partaidetzan Pirineo Atlantikoetako Departamenduko liburutegiak Iparraldeko liburuzainei zuzendutako bisita antolatzen du abenduaren 8an. Xehetasunak
Iparraldeko argitaletxeen eta artisten hitzorduak
Durangoko azokan liburuak eta diskak aurkeztuko dituzten Iparraldeko idazleak eta kantari-musikariak, Euskal kultur erakundearen laguntzarekin: