(We apologize for not being able to present the contents in English for the moment. You can get the information in absence in one of the other languages available on the site. ). Language Issues

Euskal Rock Erradikalaren garaia (1983-1993)

Euskal rocka ipar Euskal Herrian sortu baldin bada ere, bereziki hego Euskal Herrian garatu da.

Jatorri sozialak

Garai hartan, giro sozial eta politikoa oraino nahasia da.
Francoren hiltzean lorturiko autonomiak ez ditu independentisten gogoak asetzen. Bestalde, 1980 hamarkadaren hasieran, hego Euskal Herriak gaitzeko krisia ekonomikoa jasaiten du.

Hertzainak taldeko Gari kantaria (arg. Aitor Bayo - Argia Astekaria)

Hori guzia dela eta, Euskal Herriko hiri anitzetan, gazteek beren haserrea 70. hamarkadako punk ingelesaren eragina daukan rock baten bitartez adierazten dute : « Euskal Rock Erradikala » sortzen da.

Talde mitikoak

Hiritartasuna eta oldartze politikoa isladatzen duen rocka. Hertzainak mugimendu hartako talde nagusienetarik bat izan da.

Kortatu taldearen ibilbidea guztiz aipagarria da.
1980. hamarkada hasieran, Fermin Muguruzak eta bere anaia Iñigok Kortatu taldea sortzen dute. 1985ean argitaratu lehen diskoan, euskarazko bi kantu daude bakarrik. Beren nahiaren arabera, euskarak gero eta prentsentzia handiagoa ukan du beren diskoetan eta 1988an argitaratu "Sarri sarri" (1988) osoki euskaraz kantatua da. Bere musika alai, militante eta kontra-kulturalarekin, Kortatu belaunaldi oso baten ikurra bilakatu da. « Azken guda dantza » diskoa munduko zuzeneko lan hoberenetan sailkatu du Maximum Rock’n’Roll musika aldizkari amerikar ospetsuak.

Fermin Muguruza Negu Gorriak taldearekin (arg. Aitor Bayo - Argia Astekaria)

Negu Gorriak 1990ean sortzen da Kortaturen hautsetatik. Fermin Muguruza hortan da, Iñigo bere anaia ere, baina ere Kaki Arkarazo, Mikel « Anestesia » eta Mikel « Bap ». Taldearen xedea argia da : euskal gazteriaren konzientzia piztea, gazteria hori batzea eta euskal herriaren nortasuna "ozenki" adieraztea. Negu Gorriak euskal rock talde eraginkorrenetarik bat bezala ikusia da. Rockaren, raparen, reggae-aren eta joera berrien arteko aparteko nahasketa horrekin, euskarazko rockari, nazioarte mailan agertzeko aukera eman dio.

Itoiz (1978-1988) taldeak aldiz, pop musika ondare izigarria utzi du, "Rock Erradikaletik" at. Taldeak beti lehentasuna eman die poesiari eta musika kalitateari, ezen ez hitzen mezuei. Alabaina, The Doors taldearen eraginpean, J-C Perez-en taldeak ez du iñoiz mezu politikorik eman nahi ukan eta indar guziak testuen poesian eta musika ikerketan ezarri ditu. Bere iraunkortasunari eta sormen gaitasunari esker, Itoiz, euskal rockaren eta orokorki euskal kantagintzaren mito handienetarik bat dugu.

Directory of players from the world of Basque song and music

A directory of all those involved in Basque song and music in the Northern Basque Country (groups and singers, programmers, resource centres, etc.).

Basque song and music portal website

The daily newspaper "Berria" has put the website www.badok.info online, a true portal website for Basque song and music: consult over 160 biographies, a database for over 1000 CD's and DVD's, the lyrics of around 270 CD's compiled with their covers, hundreds of photos, over 300 songs to listen to, a presentation of Basque record labels, a bibliography, videos and press articles ... The website is in Basque only and is certainly worth consulting especially for its iconography and to listen to songs.
www.badok.info