(We apologize for not being able to present the contents in English for the moment. You can get the information in absence in one of the other languages available on the site. ). Language Issues

Kantuaren uneak

Euskal Herrian, kantuz aritzeko uneak ez dira eskas. Familiaren arragoan, lagunen artean, pesta giroan, kantuak daramatza biziaren gora-beherak oro. Kantua eraldatzen da euskal gizartearen arabera, bilakaera, iraultza eta oro har norberaren mezulari.

Euskal Herria Zuzenean festibala 
(arg. ICB/J.C Broca)

2005garren urtean, jendeek ez dute 1905.ean bezala kantatzen: ostatu xoko edo elizetan, kantu gutiago da entzuten, bainan bizirik da oraino pesta, koro eta elgarretaratze toki berrietan.

Hemen, ezer ez da geldirik, oroitmena bizirik baizik. Euskal kantua, egunero biziarazten dutenek baitute bizi atxikitzen.

Kantuaren lokarria
Kantuak eta musikak, maiz ezin ahantzizko elgarretaratzeak sortzen dituzte. Koroak, kantu mindegiak, bertsu saioak eta kontzertuak ugari dira Euskal Herrian, horiek oro giza harremanen azkartzeko une paregabeak direlarik.Hainbat festibalek euskal adierazpen artistikoen eta munduko bertze kulturen arteko loturak arraberritzen dituzte. Euskal Herrian ere, kantuak bertzekilakoaren ezagutza bideratzen du.

Oroimena bizirik
Mende berriaren atarian, euskal kantuak anitz desafio gainditu behar ditu: euskararen egoera kezkagarria, artista profesionalen sustatzeko zailtasunak, prestakuntzaren eta pedagogiaren behar gorria... Bizkitartean, kantuak du hobekienik euskara karreatzen, bizia aldarrikatzen, eta mugak gainditzen, lehen-lehenik, kantua emozioa baita. Euskal kantuaren geroa, gazteen esku da. Horretarako, elkarteek lan zoragarria daramate, formakuntza mailan (kantu txapelketa, bertsu eskola, ikastaldi berezi, ..), oroz gainetik haurrek kantuaren maitatzeko ahala ukan dezaten. Sorkuntza gogoan, oroitmena bihotzean.

 

Directory of players from the world of Basque song and music

A directory of all those involved in Basque song and music in the Northern Basque Country (groups and singers, programmers, resource centres, etc.).

Basque song and music portal website

The daily newspaper "Berria" has put the website www.badok.info online, a true portal website for Basque song and music: consult over 160 biographies, a database for over 1000 CD's and DVD's, the lyrics of around 270 CD's compiled with their covers, hundreds of photos, over 300 songs to listen to, a presentation of Basque record labels, a bibliography, videos and press articles ... The website is in Basque only and is certainly worth consulting especially for its iconography and to listen to songs.
www.badok.info